Migrazioa

Migrazioa

MigrazioaPertsonen migrazio masiborako arrazoien atzetik beti dago erabaki politikoa. Zumarragako Arcerol Mittaleko langile guztiak Asturiasera eramatearen atzean, erabaki politikoa dago. Gauza bat da norberaren bizi maila hobetzeko, ikasteko eta mundua ezagutzeko etxea uztea; eta beste bat, auskalo nongo agintariek erabakitzea pertsona multzo baten paketea hartu eta beste lurralde batera eramatea.

Horietako asko seguruenik lehendik ere emigranteak edo halakoen seme-alabak dira. Euskal Herrian finkatu dira, euskara ikasi dute eta euren seme-alabak ikastolara eraman dituzte. Halako batean, familia hartu eta Asturiasera joan behar dute, bablea ikasi eta eurek erabaki ez dutena onartu behar dute. Ondoren, Euskal Herrira etorriko diren beste batzuekin hasiko da zikloa.

Migrazioa

Euskara irakaslea

Zer duzu buruan “Migrazioa”-ri buruz

  • Gaur egun gerra informazioarekin eta pertsona mugimendu masiboekin egiten da.
    Munduan lau tipo daude pertsonak ganadua bagina bezala nondik nora mugituko gaituzten erabakitzen, eta ze leku geografikoetan ez duten desarrolloa iristen utziko bertako “ganadua” beste leku batzuetara mugitzeko.
    Okerrena, gu bezelako herri txikiak kolonialismo masibo berri honetan desagertzeko arriskua daukagula.