MG versus SF

images3.jpg
Ez naiz hain zozoa, badakit MG ginebra marka bat dela, gure gaztaroan txartzat hartua zen arren, gaur egunean bere ospetxoa ere baduena. Baina MG akronimoa gehiago ere bada, Mugarik Gabe, esaterako. Ordea, SF hautatu dute Diario Vascok eta Sud Ouestek elkarlanerako. Bai, SF: Sin Fronteras-Sans Frontière. Ez dut esku artean izan oraino alerik, baina, antza, mugaren bi aldeetara bizi garenon gehigarria izan nahi omen du SF-k, geure zorionerako. Ederki txo, elkartzen gaituen MG baino, bereizten gaituen SF hori. Esku ederretan dabil gure geroa!

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude