Merezitakoa daukazue, abertzale purtzilok

joseba barrenetxea.flickr.baimenarekin
joseba barrenetxea.flickr.baimenarekin

Mundu guztia da orain  kexu. Nabarienenetakoa  Arzallus jaunak berrikitan adierazitakoa.

Baina ez da bakarra, EA, Aralar eta EAJ alderdietako hamaikatxo ordezkariri entzun diogu kexu bera: hauteskunde hauek ez dira demokratikoak izan, aldez aurretik moldatu da herriaren ordezkaritza Partiduen Legea erabilita, euren nahierara antolatu dute PPk eta PSOEK hauteskundea Botere Judizialarekin eta oldar mediatikoarekin, etc.

HB izandako ezker abertzaleak ere, nahiago izan zuen boto nuloa beste ezer baino. Nahiago izan dute arrazoiaren jabe direla esaten eta erakusten jarraitu, Lopez eta enparau ez abertzaleei boto praktikoaren bidez aukera ixtea baino.

To, orain. Ezker abertzaleak jarraituko du hauteskunde hauek ez direla demokratikoak esaten, eta arrazoia ukango du horretan, baina hiru probintzietan nahiago izan du lehendakari konstituzionalistaren hautua, jeltzalearena baino. Horixe da egia gaur eta hemen. Eskutan zuten eragoztea, eta ez zuten halakorik egin.

Gainerako hiru alderdi abertzaleek, ostera, kexati jarraituko dute eurek ere, hau ez dela demokrazia eta Lehendakaria ez dela herriaren ordezkaria esanez. Orduan, zer arraiotarako eskuartu zuten hauteskundeetan? Zer dela eta hartu zuten parte demokratikoak ez omen diren hauteskundeetan? Ez al dakite jokotik garaiz erretiratzen, ala aginterako itxaropenak dena barkarazten du?

Nago euren aukera gailendu izan balitz, ixilago zebiltzatekeela gaur. Euren oraingo protestak entzunda, ez da ulertzekoa nola egin duten jolas aldez aurretik salduta zegoen partidan. Zer esan nahi du honek, hurrengoan berdinik baletor, ostera ere jokatuko luketela ondoren zarataka ibiltzeko?

Ongi merezitako pupua dute orain abertzaleek. Kolore guztietakoek. Eta badakigu zer egin behar den pupua dagoenean: trapua jarri. Bai, pupuan trapua.

Eta hortzak estutu eta kontraesan etengabea eta ezintasun betikoa erakusten ibili beharrean, apur bat lotsatu, eta norberaren pekatuak ezkutatu.

abertzaleak, politika

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.

10 pentsamendu “Merezitakoa daukazue, abertzale purtzilok”-ri buruz

  • autodeterminazioa 2009-05-06 09:45

    Azken aldi hontan asko errepikatu den ideia da zurea: aurkeztu diren alderdiek, aurkeztu diren momentutik, ez daukate zilegitasunik hauteskunde prozesuan eman den injustizia honen aurrean txintik ere esateko.
    Nere ustez, baieztapen honek errealitatetik kanpoko edo errealitatea kontutan hartzen ez duten osagai asko ditu bere baitan. Akaso: hauteskundeetara boterea lortzeko bakarrik aurkezten al da? legebiltzarrean boterea izan ez arren ezin al da eragin herritarrentzat onuragarri diren politiketan? ze puntutaraino hauteskundetara ez aurkezten (muturreko neurria) alderdi konstituzionalistek ez lukete beraien bidearekin jarraituko? orain arte gure herrian beste injustizia batzuk gertatu direnean (eta gertatu dira etengabean), zergatik ez zaie alderdiei neurri bera eskatu? Nik argi daukat, hauteskundeetara aurkeztea, naiz hauteskunde distortsionatuak izan, betebehar bat zela alderdi abertzaleentzat, eta nik kontrakoa ez nuke ulertuko. Ulertuko ez nukeen bezala, gaur edo etorkizunean, gertatzen diren injustizien aurrean txintik ere ez esatea.
    Hauteskundeetara joateari bai, eman den joko zikinaren eta herri honen benetako argazki soziologikoaren aldarriari bai, eta gaurtik aurrera elkarrekin batera (aldentzen gaituzten gauza zikinak garbituz) lan egiteari bai.

  • “herri honen benetako argazki soziologikoaren”…

    “herri honen” zertan den zehaztu beharko litzateke ere… atzo gasteizen ikusitakoa euskal herriko herri askoren argazkitik ez bait dago horren urruti ere… “bamos, niri parezitzen zait eh? agur!”

  • autodeterminazioa 2009-05-06 16:44

    Ez da horren zaila. Azalduko dizut. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoek bozkatu genuen (edo bozkatzeko aukera genuen), eta beraz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gizartearen isla izan beharko litzateke parlamentua. Eta ez da.

  • Miren Kortazar 2009-05-06 17:04

    Zein erraz hitz egiten da hautatu nahi duzun alderdia bozkatu dezakezunean…

    PNV,ARALAR,EA, EB…-ek ezker abertzalearen ilegalizazioa “onartu” zuten beraien onurarako zelakoan. Hara! baina ez da horrela izan eta kexu dira, koittauek! Orain tranpataz ari dira behin eta berriz, penagarria. Aldez aurretik egin behar zioten planto, hauteskundeak burutu aurretik. Orain otsoari belarri puntak ikusi ostean ez dago negar egiterik. Botere galtzeak umilago bihurtuko ete ditu?

  • txokotikargi 2009-05-06 18:32

    “Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gizartearen isla” diozu… gehiengoei buruz ari bazera zurekin bat nator… nere zalantza “bat”, “guztiak”, “gizartea”, “herria”…hitzek eragiten dute, halakoak entzutean zaila egiten zait (batzutan) gehiengoari edo osotasunari buruz ari diren bereiztea.

    Atzo Patxi Lopezek esan zuen: “gaur egun handia da guztiontzat”… guztiontzat? batzuren sintesirako gaitasuna miresgarria da gero…

  • burujabetza 2009-05-06 21:36

    beno baina eta ETAk ez al du zer ikusirik kontu honetan? lotsagarria iruditzen zait Lukas Mateok idatzitakoan hiltzaileei buruz aipamenik ez egitea. ez al dira bada herri honetan gertatzen denaren erankizunaren tartaren parte? ETAkoak pozik egonen dira bai, zabaldu zaien paisai berriarekin. Oso esaguratsua zentzu horretan gararen editorialak dioena.
    🙁

  • Kontxo Lukas Mateo!!! Batasunak edo ANVk Ondarroan aurkeztu ezin duenean eta Hernanin bai egin zitekeen ere antzeko hausnarketa alderdi abertzale GUZTIEI ez dakita nik zer estrategia blablabla… Oraingoan egin behar zen preziso! Eta noski, egiten ez duenak botere egarriagatik ez du egiten. A ze analisi sakona, alajaina!. Herri honetan historiarik izan ez bailitzan, sufrimenduaren sozializazioak zerutik eroritako mailua izan al da? edo egoitzak eta batzokiak erre eta suntsitzearena nik amestutakoa al da? eta setakeria, Loiolako amaiera duina ukatzea eta ezker abertzale zaharrak metatutako hainbat eta hainbat gehiegikeri. Horiek guztiek ez al dute ondoriorik izan?. Abertzalegoaren sektore horrek zubi guztiak hautsi dituenean eta gainerako guztiak onartzen ez dituenean (polo soberanistarena gogoan) pentsaezina da beste abertzaleak bonzo modura erretzea hauteskunde batzuen aurrean noiz eta konstituzionalistek ETAk eragindako biktimizazioa tarteko lortutako zilegitasun soziala inoiz baino handiagoa den honetan. Aspertuta gaude abertzale alde honetako biktimizazioez ere. Batzuk jada ez gaitu ez hunkitzen eta ezta ere ekinbidera bultzatzen ez bada laguntasun konturen bat tarteko elkartasun pertsonala eskaintzeko. Utikan betiko. Akabo, ez dago bueltarik, amaitu da ETAren aroa eta baita politika era abangoardista ulertzeko garaia. Nolanahi ere kritika politikoa egiten jarraitzeko eskubidea dute gainerako alderdi abertzaleek atzera begira geratu gabe. Eta hori da egiten ari direna, edo ez al gara oroitzen HB legebiltzarrean ez zuela urteetan parte hartu parlamentu baskongadoari zilegitasuna ez ematearren?. Une honetan ezker abertzale zaharrak erretako lurrean ezin da abertzalegoaren eraikina jaso. Denek dute zer ikasi eta hobetu, baina gasteizko legebiltzarrekoa ENAMen ezintasunaren ispilu da batez ere.

  • […] Arrazoi gehiago ere ematen ditu, bide hori ez dela ibili behar aholkatzeko. Hortxe bildu ditu denak aipatu artikuluan, gustu duenarentzat. Geuk ere gogoan dugu beste artikulu bat, ZuZeu hau hasi berritan idatzi genuena, izenburu zaratatsu eta guzti: Merezitakoa daukazue, abertzale purtzilok. […]

  • […] ebidentziak ere ez duela balio gauzak azkartzeko. Azken finean, gure tesia Churchilklena bera da, nork berea merzi duela eta ez […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude