Matuteren ‘Alternatiba’, alternatiba al da?

NzYz

Banaketak modan diren honetan Alternatiba taldea agertu da eszenatokian. Oscar Matutek, eszisioaren liderrak,  El Correo español egunkariari adierazi dion moduan, “instituzioak desorekatzea” da haien helburuetako bat. 

Bestalde, ea independentistak diren galdetu diote Matuteri, eta honek erantzun du taldearen barruan danetik dagoela; independentziaren aldekoetatik hasi eta federalistenganaino. “Batzen gaituena autodeterminazio eskubidearen aldeko jarrera da.”

Gaur egungo panoraman non sartzen da Alternatiba? Ba al du aukerarik bere espazio elektorala lortzeko? Polo soberanistan sartuko litzateke Matuteren taldea? Denborak esango du ea benetan alternatiba diren ala ez. Hiltzeko ala zerbait garrantzitsua egiteko jaio diren… denborak esango du.

Zuek zer iritzi duzue?

Irudia | Alternatibak presoen aldeko elkartasunaren aurkako erasoak salatu zituen | Alternatiba | Creative Commons By SA
abertzaletasuna, Euskal gatazka, Ezkerra, komunismoa, PNV, politika, PP, PSE
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Zer duzu buruan “Matuteren ‘Alternatiba’, alternatiba al da?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude