Madrilen eroso bizi nahi du jeltzaleak

Madrilen eroso bizi nahi du jeltzaleak

Aspaldi honetan asko eztabaidatu da egungo EAJ independentzia zalea ote denentz, jada hitza bera Alderdi Egunetan ere aipatzen ez duenean.

Madrilen eroso bizi nahi du jeltzaleak

Urrutira joan gabe, Jon Intxaurragak Andoni Ortuzarrek Kataluniaz esanek eragin zituen kritikak hartu zituen ahotan, “Abertzale epelak” sarreran, eta Euskadi Irratian Maite Artolak Lehendakariari egindako elkarrizketa bateko pasarteak azpimarratu zituen Peru Zaratek, “Urkullu, zurea gogo falta da?” izenekoan.

Santi Leonek ere, eta behin baino gehiagotan, eskaini die lerroren bat azken idatzietan EAJko zein EAEko Lehendakariari, besteak beste Nazio Forala edo bekaizkeria kontuak direla kausa.

Modu batera edo bestera, zeharka edo zuzenean, gaiari heltzen diote Hasier Etxeberriaren “Balea esan eta belea izan” -eta ez da bakarra- edo Iñaki Larrañagaren “Euskaldunon metamorfosiak katalan egin gaitu” sarrerek ere; eta badira gehiago.

Esanak esan EAJk sekulako emaitzak lortu zituen udal eta foru hauteskundeetan, azkenengoetan. Eta abenduaren 20an zer?

.

Etxeko zapatiletan ikurrina eta kalerako jakan piperpotoa

Espainiako presidentea izendatzeko hauteskundeen karira, argigarria begitandu zaigu Aitor Estebanek esanak. Alderdiak egun Madrilen duen bozeramailea EAJko Bizkaiko zerrendaburua da, eta El País egunkariak berari egindako elkarrizketa argitaratu zuen atzo. Hona txatal bat:

“Itxurakeriak alde batera uzten baditugu, uste dut posible dela akordio zabal baterako oinarriak ezartzea Euskadiko alderdi guztien artean, baita identitate nazionalen gainetik ere. Ez dago Konstituzioa goitik-behera zertan aldatu”.

“Begitantzen zait badagoela nazio bat garela esateko tartea, gizarte ezberdin bat, eta hala eta guztiz ere Espainiaren parte izaten jarraitzekoa, kanpo ordezkaritza espainiarra onartzekoa. Baina, eta ahoak eman ahala ari naiz, badago euskaldunei, gai kulturaletarako eta, Unescon ordezkaritza propioa eskaintzea; edo kirol kontuetan, Erresuma Batuan legez. Zein arazo legoke, azkenean pasaportea espainola izango bada? Badago espazioa sentimendu espainiarra dutenak gaizki sentitu ez daitezen,  ezta soilik euskaldun sentitzen direnak ere”.

Antza, jaka alderantzikagarria gura du Estebanek, barrutik ikurrina eta kanpotik rojigualdoa duena, edo zergatik ez, iruntzietara. Ez da izango errazago ikurrina etxeko zapatiletarako gorde eta kalerako jakan piperpotoa jartzea?

Madrilen eroso bizi nahi du jeltzaleak

Argazki honetan, Esteban taberna batean, zezen artean eroso. 2011n Madrilera heldu berria zela, Josu Erkoreka, Pedro Azpiazu eta Arantza Tapia alderdikideekin.
Azaleko argazkia, berriz, Estebanen twitter kontutik hartu dugu. Salamancako San Esteban komentuan egin eta abuztuaren 18an argitaratu zuen.

 

 

Aitor Esteban, EAJ, El Pais, Espainia, Euskadi, hauteskundeak, Konstituzioa, Madril

3 pentsamendu “Madrilen eroso bizi nahi du jeltzaleak”-ri buruz

  • Hasier Etxeberria

    Konstituzioaren kontu honi lotuta, oso argigarria izan liteke Joseba Sarrionandiak LAPUR BANDEN ETIKA ALA POLITIKA azken liburuan dakarrena. Bi9garren artikulua aipatzen du:
    La Constitución se fundamenta en la indisoluble unidad de la Nación española patria común e indivisible de todos los españoles…” Eta gero dio” Indisoluble eta indivisible leitzen den lekuan voluntaria ipinita, ez luke asko irabaziko kalitate demokratikoak? Testuak adierazten duen moduan, erabakimena ez dago ez katalanen ez euskaldunen esku, baina espainolen esku ere ez. Gai horretan espainolei ere kentzen zaie erabakimena. Konstituzio horrekin, ez euskal herrialdeen independentzia ezta Espainiaren batasuna ere ezin dira demokratikoki gauzatu”. Ba, horixe.

  • Ez dugu nahi boterea aldatu, nahi duguna da boterea gurea bihurtzea eta inperialismoari kentzea.

    http://hamabost.babintonpip.com/

  • Erreza da ulertzen: jeltzaleek bilatzen dutena benetako aterabide bat da, euskaldunon pluraltasuna kontutan hartzen duena. Hori erosotasunean erortzea dela iruditzen zaionak ez du ezer ulertu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude