Txalaparta doinuak Madonnaren mundu biran

Euskal musikaren eta nazioarteko pop musikako erreginaren arteko ezkontzak ez da uste bezain pentsaezina. Madonnak Kalakan taldea aukeratu baitu bihar, maiatzak 31, Tel Aviven hasiko duen MDNA Tour mundu birarako. Hirukoteak Open your heart kantaren bertsioa egin du eta Poparen Erreginaren birako kontzertuetan parte hartuko du.

Madonnak Ipar Euskal Herrian pasa zituen oporrak udak eta han ezagutu zuen Kalakan taldea, Getarian, hain zuzen. Thierry Biscaryk, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereauk Madonnarentzako jo zuen urtebetetze festa batean eta beren estiloak miretsi egin zuen artista estatubatuarra. Kalakan hirukoteak doinu tradizionalak eta modernoak nahasten ditu. “Iturri zaharretik edaten dut, ur berria edaten, beti berri den ura, betiko iturri zaharretik”; Joxean Artzeren poema hori da taldearen filosofia.

Hala, Kalakanen Sagarra Jo ! eta Madonnaren Open your heart kanten arteko nahasketak munduari bira emango dio 2012 urtean zehar. Txalaparta doinuak planetako artista famatuenetako baten ahotsarekin bat eginda. Hemen entzun dezakezue entseguetako zati bat:

Zer izango da hurrena? Oskorri eta Beyonce? Ruper Ordorika eta U2? David Guetta DJa Tapia eta Leturiaren bertsio bat egiten? Apusturik egin nahi?

6 pentsamendu “Txalaparta doinuak Madonnaren mundu biran”-ri buruz

  • Ondo legoke ingeles maila txukuna duen norbaitek komentarioa egitea You Tubeko bideoan esanez kanta euskaraz dela, eta abar…. norbait animatu (nire ingelesa negargarria da)

    • Iñaki Larrañaga 2012-05-30 13:37

      Eginda, Darta. Saiatu naiz hitz klabeak erabiltzen, nahi duenak haritik tira dezan 😉

  • Zorionak Madonna, espainiarren eta frantziarren gehiengoak ez dakiena badakizu: badela euskal kultura bat. Bejondeizula.

    • Amonamantangorri 2012-05-30 17:22

      Euskal Herriko gay komunitatea pozak zoratzen egonen da seguru.

  • Topikoak botatzen hasita, egin dezagun denok: Euskal Herriko gizonezko hetero komunitatea etsita egongo da puruaren eta koparen prezioa igo egin dutelako; era berean egongo dira emakumezko hetero euskaldunak zapuztuta labadoren Eroskiko azken katalogopa buzoian jaso ez dutelako; euskal lesbianek trailer bat dute amets eta…capicci?????