LOst in traslation

Lo edo lost in traslation?
“En el ámbito de las políticas públicas, consideramos que el Gobierno de Navarra debe ser el principal impulsor de una política lingüística proactiva y positiva, garantizando que la ciudadanía que lo desee pueda comunicarse en euskera con la administración.”

Pasarte hori, Geroa Baik, EHBilduk, Podemos-Ahal duguk eta Izquierda-Ezkerrak adostu duten gobernu-egitarautik ekarrita dago, hitzez hitz. Pasartearekin eta akordioarekin oro har ados egonda ere, galdera batzuk otu zaizkit, taldeoi zuzenduak.

Gobernuak izan behar badu hizkuntz politikaren eragile nagusia, nola liteke gobernu akordioa gaztelania hutsez argitaratu izana, eta bi aste geroago ere euskarazko bertsiorik gabe jarraitzea?
Lo edo lost in traslation?

Geroa Baik edota EHBilduk hainbat udal eta mankomunitate bat edo beste gobernatzeko aukera izan dute Nafarroan aurreko urteetan, oso hizkuntz politika motzak (euskarari dagokionez) garatu dituztelarik oro har. Zergatik pentsatu behar dugu aurrerantzean gauzak aldatuko direla?

Gobernatuko dituzuen dozenaka erakundeetako ekintza planak zehazteko asmorik baduzue (ele bietan ahal dela)?

Eskerrik asko