Lopez: ausart, trakets ala morroi?

Euskobarometroa

Datu hauek ez dira berriak. Maiatzean lortutakoak dira, eta Llera PSEko ejekutiban egindako ibilbideak adierazi beharko liguke Lehendakariak argitaratu aurretik ezagutuko zituela. Paco Llerak berak aurkezpenean esandakoaren arabera, EAJko propagandaren eraginez gertatzen da hau.

Kontrakoa egin ordez, jo eta fuego aritu da Lopez,  Zapaterorekin batean, eta Sanzekin bestean bere politika berria aldarrikatzen. Lehen Ibarretxeri leporatu zioten “raka-raka” kantinela, orain Lopez lehendakariari ere berdin aurpegiratzeko aukera legoke, ikusiak ikusita.

Behin eta berriz, Lopezen adierazpenak kontraesan berera eramaten gaituzte: alde batetik, oposizio abertzaleari hurbiltzeko eskaintza adierazten du, eskua zabalduz. Baina, aldi berean, txistua botatzen die hainbat iradokizunen bidetik: ETAren aurrean gogo gutxi, demokrata susmagarriak, konfrontaziozaleak… Argi eta garbi adierazi gabeko mezu pozoindu, subliminal ustekoak. Keinuen bidez, beti ere, keinu errepikatu eta berdinak, esan nahi da.

Abertzalea izan ala ez izan, portaera honek lehendakariaren sinesgarritasuna kolokan jartzen du, Demokraten batasuna sustatzaile lanetan, besteak beste. Horrela jarraituz gero, nekez egingo du aurrera bere programan adierazitako helburuekin.

Espainian, ordea, bere garaian Mayor Orejari gertatu zitzaion bezala, demokraziaren “figuratzat” agertzen ari da. Zapatero berak esan zuen lehengoan, Lopezi emandako besarkada, Espainiako milioika eta milioika demokraten besarkada zela, bere “perla” propioa gehituz.

Patxik erabakiko beharko du nongo Lehendakari izan nahi duen. Orain arte erakutsi duen jarrerarekin jarraitzen badu, zaila dauka gurean.

euskobarometroa, Lopez

Caracasen jaioa 1956. urtean, Euskalherrira 12 urtekin etorri, eta 17 urtekin berriz Ingalaterrara joan nintzen ikasketak egitera Biologian. Biokimikaria naiz, eta EHUko Donostiako Kimika Fakultatean irakatsi eta ikertzen dut. Onddoen biokimika da nire espezialitatea, bainan zientziaren komunikazioan ere aritua naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude