Logurea

Zortziak  puntuan eta eguneko titularrak, Arte Martzialetako irakasle faltsuak onartu du beste emakume bat erahil zuela, prostituta ogibidez, eta PPko politikari bati otu zaio esatea tipoa puta seme bat dela, to eta no! Beste alde batetik, EH Bilduk eta EAJk berretsi dute, dagozkien probak egin ondoren, elkarri alergia diotela, total, independentziak apenas duelako garrantzirik.  Sakondu ditzagun orain gaiak, goazen Ekialde Hurbilera, Jesus Torquemadaren analisia: ekialde hurbila ez dago uste bezain hurbil. Esther Murelagak trafikoaren berri emango digu, bi autok elkar jo dute, erraila moztuta dago, pilaketak Donemiliagako liburutegiko sarreran. Euskalmet, egun on, Euskadi Irratia, egun on,  euri txikia egingo du egun osoan zehar, langarra Nafarroako eremu ez euskaldunean, bainua hartzeko debekua Gasteizko hondartzetan. Kiroletan ze berri Harritxu Iribar, egun on Joxe Juan, materiala aukeratu dute Ogetan Iker Muniainek eta Iñigo Martinezek, Flandriako Tourrean Martinez de Irujok irabazi du bigarren etapa.

Zortzi t,erdiak, eguneko titularrak, Esther Murelaga, emaguzu trafikoren berri, auto pilaketak Flandriako Tourreko bigarren etapan, Euskalmet, ikusi mendizaleak, baso eta zelaiak, mendi tontor gainean bi autok elkar jo dute, erraila moztuta dago. Goazen tertuliara, Martxelo Otamendi, Pilar Kaltzada, ze iritzi duzue Ekialde Hurbileko euri txikiaren  inguruan, erraila moztuta dago ezta, Jesus Torquemada?

MARTITZENA 13