Linguanet ikastaroa irailaren 28an

banerra

Asmoz Fundazioak, seigarren urtez jarraian, Linguanet antolatu du, Lan Munduko Hizkuntza Plangintza ikastaroa alegia. Euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoak ugalduz doaz azken urteotan eta euskara erabiltzen diren esparruak zabalduz joan daitezen gero eta gehiago dira euskara planetan murgildu diren enpresak. Planen kopurua haunditzeak ekarri du, besteak beste, erabiltzen den metodologia sendotzen, hornitzen eta erabiltzaile berriengana zabaltzen joatea.

Horren adiera da Asmoz Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Emun, Elhuyar eta Artez elkarteekin elkarlanean, internet bidez antolatzen duen Linguanet ikastaroa. 50 ordutako ikastaro honek, internet bidez, euskara planen inguruko oinarrizko ezagutza teorikoa eskaintzea du helburu.

Irailaren 28an hasi eta abenduaren 18an amaituko den ikastaro honen informazio orokorra eta izen-emate orria irailaren 21a arte zabalik dago Asmoz Fundazioko http://linguanet.asmoz.org webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude