Liburu elektronikoez JAKIN

Nola deituko diegu euskara liburu elektronikoei?
Nola deituko diegu euskaraz liburu elektronikoei?
  • Liburu elektronikoen etorreraren aurrean mezu apokaliptikoek badute oinarri sendorik?
  • Zein aldaketa ekarriko dituela uste da?
  • Zein abantaila eta desabantaila ditu? Zer irabaziko dugu, zer galduko?
  • Zer irakurriko dugu liburu digital horietan eta zer paperezkoetan?
  • Nolakoak izango dira etorkizuneko (hurbil, urrun?) liburu dendak? Eta argitaletxeak?
  • Egile eskubideen aferak zein eragin izango du liburu kontsumoan eta produkzioan? Interneteko eduki guztien doakotasuna aldarrikatzeak nor laguntzen du eta nor kaltetzen?

Galdera hauetaz hausnartu nahi duenak badaki non eta zer irakurri.
Baina bukatzeko, edozeinek erantzuteko moduko galdera luzatzen dizuet:

Nola deitu beharko genioke euskaraz liburu elektronikoari?

Aukerak asko dira baina erantzunak oraindik garbiak ez. Eta laister batean izen bat aukeratzen ez badugu ebook hartuko dugu euskararako. Zein proposatuko zenuke zuk?
Hona aukeretako batzuk: Eliburu, ebook, liburuE, liburu elektronikoa, erakurlea…

La terre est bleue comme une orange

4 pentsamendu “Liburu elektronikoez JAKIN”-ri buruz

  • Susan liburue deitzen diogu.

  • Gustatzen zait “liburue” adiera niri ere. Bide batez, Andoni Sagarna euskaltzainaren bitartez izan nuen “Vook”aren berri, alegia, “videobook”. Bideo, testu idatzi eta sare sozialen konbinaketa da. Euskaraz, akaso, “biburue”? 😉 (bideo+liburue). Hona azalpen bideo bat, ingelesez:
    http://euskaltube.com/play.php?vid=5037

  • Sinpatikoa da LIBURUE izena, baina lehen begiratuan, arazoak dakartza deklinatzeko orduan. Askoz hobea da ELIBURUA, EPOSTA bezala. Gure ustez.

  • LiburuE aukera hoberena iruditzen zait niri here bai, baina egia da arazoak ekartzen dituela deklinatzeko orduan. Hobeto Eliburua izango zen, askoz errazago deklinatzeko.