Lehenengo entzierroa, 360ºtan

Sanferminak, lehenengo entzierroa

Pasa den Ostiralean aurreratu genizuen bezala, Sanferminetako entzierroak 360ºtan ikusi ahal izango dituzue Zuzeun. Gaurkoa ikusgai daukazue dagoeneko hemen edo ‘Sanferminak 360º ‘ banerrean klik eginaz. Egunero toki ezberdin batetik grabatu dute entzierroa Digitalak ekoztetxekoek eta festak amaitzean ibilbide osoaren muntaia ikusteko aukera izango duzue.

Bihen bitartean, gaurko entzierroa osorik ikusteko, telebistako irudiak dituzue.

Korrikalariak San Fermini abesten.  Aurten Euskaraz ere kantatu duten arren, telebistan behintzat, ez da entzun.

Informazio gehiago:  eitb.com

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.