Lehendakarigai egokia da Pili Zabala?

Lehendakarigai egokia da Pili Zabala

“Pili Zabala proposatuko du Ahal Dugu-k Jaurlaritzarako lehendakarigai izateko”. Berria egunkarian irakurri dugun notiziak eman digu jakitera Ahal Duguk, azkenean, baduela udazkeneko EAEko hauteskundeetan lehendakarigai izateko erronkari helduko dion hautagaia. Azkenean, diogu, aurretik ezezko batzuk jaso izan dituelako alderdiak, ezagutzera eman denez. Horrela, Nagua Albak, EAEko Ahal Duguko idazkari nagusiak, orain gutxi egin zuen iragarpena bete da: asteon emango zela jakitera proposaturiko hautagaia, eta “euskalduna, emakumea eta prestigiozkoa” izango zela.

Lehendakarigai egokia da Pili Zabala?.

GAL erakundeak Joxean Lasarekin batera erail zuen Joxi Zabalaren arrebak, hautagai izan baino lehen, Ahal Duguko ildo kritikoak, Kaliangorak, aurkeztuko duen hautagaiari egin beharko dio aurre alderdi barruko primarioetan, Juan Luis Uria medikuari.

Pili Zabala (Tolosa, 1968) bakearen eta elkarbizitzaren alde egindako lanagatik da ezaguna. Baina Garbiñe Biurruni buruz galdetu genizun bezala, Iñigo Urkullu eta Arnaldo Otegiri -justu gaur aurkeztu du bere lan taldea- aurre egiteko moduko lehendakarigai ikusten duzun jakin gura dugu.

.

Pili Zabala lehendakarigai ona begitantzen zaizu?

.

Lehendakarigai egokia da Pili Zabala

59 pentsamendu “Lehendakarigai egokia da Pili Zabala?”-ri buruz

  • Podemosek lehendakari tolosarra nahi du, hor ez da zalantzarik. (Broma da)

  • Arnaldo Otegi baino pertsona egokiagoa, dudarik gabe (eta alde ezberdin askotako bozak lortu ditzakeena, aurrekoak ez bezala).

  • Alde ezberdinen bozkak lortu ditzakelakoan? Ba nik ez nago hortaz hain ziur, batzuentzako beti Zabalaren arreba izango da, beraz terrorista, ta ezker abertzaleak emandako sostenguari esan zizkionak irakurrita, abertzale askoren bozkak ere ez dut uste lortuko dituenik.

    Bere hitzetan ezker abertzalearen sostengua bere anaiaren auzian, besteen sostengu eza bezain noziboa izan zan.

    Ezker abertzalearen sostengu barik, bere auzia duela asko ahaztua egongo zala, inor ez zun ezer egingo ta ez zan ikusaraziko. Baina jada sostegnaua eman dizutenei horrela iraintzea besteak terrosta modun tratatzen zutenean…

    Ta jada bortizkeriaren aurkako dan hori (hori esistituko baitz bezala) ejerzitua ta GCaren alde lerratzen diranekin aurkeztea, argi adierazten du noraino janda duen burua.
    Erasotzailekin lerratzen da egin dizkiotenak ta gero, bozkak irabazi? Ez dut uste.

    Baina nazkagarriena da, sostengatu ez zutenak, askorentzako terrorista zelako bere anaia, sostengua eman zioten pare jartzea, hori iguingarria izateaz gain asko erran nahi du berataz.

    Ea zer gertatzen dan baina niretzako guztiz erratu dira Ahal dugukoak.

    Ta jada erratea Otegi baino hobeagoa izan likela zentzugabea iruditzen zait, bai preparazioan ta bai edozertan.

    Fitxaketa ona iruditu zaidana David Fernandez izan da, uste dut guztiz asmatu dutela.

  • Uste dut ez dela oso hautagai ona. Ez zerrendaburu izateko behintzat. Zabalaren, edpo preso baten, edo bestelako biktima baten senide izatea nahikoa ote da inongo zerrendaburu izateko ba? Besterik izango zen zerrendan hirugarren edo laugarren joan balitz. Orduantxe lortuko zuten bilatzen diren efektua, zerrendaburu egokiago baten itzalean. Baina horiek esanda, uste dut Pili Zabala, Garbiñe Biurrun eta beste zenbait lagun ezagun, euskaldun peto-petoak eta sarri abertzaletasunetik datozenak, Podemos espainiazalearen zerrendetan agertzeko prestutasuna agertzeak, zer pentsatua eman beharko liokeela ezker abertzaleari eta EH Bilduri berari.

  • Zer pentsatua erraza da, ezker abertzaleak ereindako kontaminante ideologikoen bitartez sortu dira Euskal Herrian horrelako espezimenak normaltasunez ikusteko aukera. Hainbesteko azpimarrapena ezkerrean eta radikalismoan, hainbesteko gorrotoa EAJren kontra eta euskal ohiko den guztiaren kontra, azkenean ar espainolak bere kapulloa puskatu du eta mitxeleta espainolista baten moduan antzaldatu da, ezker abertzalearen kalterako eta abertzaletasunaren gutxiespenarako.

  • Iñaki Ruiz 2016-07-21 13:51

    Galderatxo bat egin nahiko nioke: Podemoseko hautagai bezala ateratzen bada eta ikusirik Espainian dagoen egoera (aldaketarako), prest al dago prozesu bat martxan jartzeko, hemen, aukera ezin hobeak egonik, estatu duin eta hobeago sortzeko juxtu bere anaiaren ondoan beti egon direnekin? Edo hori ere noziboa da?

  • Nik erantzungo dizut Pili Zabalak erantzun baino lehen. Podemosek noski dagoela prest prozesu bat martxan jartzeko baldin eta bere politika espainolari mesede egingo balio. Eta nola hori beraz ez den posible, Podemos noski legokeela ezker abertzalearekin EAJri kontra egiteko. Ikustekoa da datozen hauteskundeen emaitza, hor ezker iraultzaile biak ea ateratzen duten gehiengo nahikoa. Hori bai, agian Pili litzateke Lehendakari eta ez Arnaldo. Baina nik uste dut Arnaldoren zalduntasunari dagokionez maiordomo ezin hobea izango litzatekeela Pilirentzat. Dena den, egia da Suagarrek dioena, Arnaldok Pili baino preparazio hobea duela, sekuestratzen badaki, pistola manejatzen badaki, oso trebea da horretan, dudarik gabe.

    • Ezker abertzaleak gauza asko egin ditu gaizki, hori bistakoa da, etikoki ere. Baina bere akatsak onartu eta horren penitentzian ari da. Bestalde, Arnaldo izan da, ezker abertzalearen bilakaera horren liderra, eta berak borrokatu du, bai kanpoan bai barruan ezker abertzaleak apostu politiko argi eta garbia egin dezan. 14 urte egin ditu kartzelan eta bere jokabidea eredugarria izan da.
      Ezker abertzalea egon da borrokan euskaran, langilerian, antifrankismoan, antinuklearretan eta hainbat eta hainbat frontetan, min asko eragin du eta min asko jasan ere. Askotan harrokeriatik, askotan joera diktatorialetatik, baina hor egon da. Akats hori onartu du eta irekitasunerako eta demokratizaziorako bidean lanean ari da. Hor batu zaizkio EA, Aralar eta Alternatiba.
      Euskal eskuinak muzin egin izan dio Ezker Abertzaleari hainbatetan, eta hala ere, Otegiren Ezker Abertzaleak egin zuen Lehendakari Ibarretxe. Hori bai, hor ditugu abiadura handiko trena, klientelismoa, errauskailua, Aznar eta enparauekin tratuak, GAL arekiko isiltasuna….e.a. Hori ere esan beharra dugu.
      Hala ere, Euskal Autonomi Erkidegoak eta hein batean Nafarroak, baditu autogestioak, dugun soberania apurrak, emandako onura batzuk, espainiarekin alderatuz: korrupzio tasa bajuagoak, edukazio tasa altuagoak, langabezi gutxiago, solidaritate gehiago. Baina, EAJren politika neoliberalekin beheruntz goaz, eta azkenik, Podemos bezalako alderdi Espainol bat indarrez sartzen bada Jaurlaritzan, akabo bertatik bertarakoak. Espainiar alderdiek, espainiar politikan dituzte interesak, eta EAE azkenaren hurrengoa da Espainiako Politikan.
      Pilar Zabala ona edo txarra izango da, baina Espainiar alderdi espainolista baten ordezkari bat besterik ez da. Goardia zibilari gorazarre egiten diona, eta Libiako inbasioan 700 zibil hil zituen jeneral partaide bat agintaritzan duen alderdi batena alegia.
      Espainolagoak izan nahi dugula? solidaritate gutxiago, gutxiengo kulturalak zapaldu, indar militar zapaltzaileak indartu, eta herri txiki baina indartsu honen arima soziala desegiten jarraitu, Belgikara, holandara edo Danimarkara begiratu beharrean Madrilera begiratu nahi dugula? Argi dut: PODEMOS

      • Nik uste dut benetako autokritika bat egitea, eta zapaldi dituen guztiekiko gutxieneko enpatia bat erakustea falta dituela ezker abertzaleak, eta hori egiten badu inoiz, asko irabaziko duela. Ez da eskaria, ustea baizik. Ez da nire arazoa zuzenean, ez bainaiz Sortuko edo EHBilduko kide, eta ez diet bozkarik ematen aspaldiko urteotan, baina gustatuko litzaidake ezker abertzale zabal, anitz, ireki eta sentibera bati bozka emateko aukera izatea, edota bertan parte hartzekoa. Gaur gaurkoz ez dago halakorik.
        Bestalde, Podemos aipatu duzun hori guztia da: badaezpadako ezkerra eta espainiar amorratua, baina hala ere ezkerreko abertzale askoren bozkak jasotzen ditu (nirea ez, bidenabar). Bi aukera dauzkazue. Bata, bozka emale horiek seko oker daudela pentsatzea eta aldaketa sakonik egin gabe jarraitzea. Bestea, bozka emale horiek hurbilarazteko zer aldatu behar zenuketen pentsatzen hastea.

  • Ba ni vascongadetan bizi den española banintz oso zaila nuke botoa aukeratzea. Lehendakakarigai bikainak daude jaurlatxirlarako.
    Baño euskalduna naizenez ez dut esku hartuko vascongadetako gobernu kolonialaren burua hautatzeko bozetan.
    Utikan hauteskunde eapañolak! EHk abstentzioa!!

  • Ezkerreko politikak aurrera eramateko elkarrekin joan beharko lukete Bilduk eta Ahal duguk. Elkarren beharra izango dute Hezkuntza eta Osasun Publiko on batzuk izaten jarraitzeko. Elkarren beharra izango dute pentsio plan duhin bat bermatzeko.Elkarren beharra politika kapitalista maltzurrei aurre egiteko,politika “berdea” egiteko, korrupzioari behin betirako hesiak jartzeko, banku publioa ahalbidetzeko…eta beste asko eta askotarako.
    Ezkerreko programak badituzte (hori da benetan ajola beharko ligukeena , ez zerrenda burua zein den).Politika-espektakuloa hori besterik ez da ,ikuskizun bat besterik ez.
    Batzuk independendentismoa erantsiko diote ezkerreko programari eta besteak jendeari galdetzeko aukera (orain arte alderdi estatalistak nolakoak izan diren ikusita, bada zerbait!)
    Badirudi hurrengo hauteskundeen ondoren ezkerra izango dela nagusi EAEn. Ea nabaritzen den.

  • ganbaratxotik 2016-07-21 22:37

    Bentazar gorrotoak itxutzen zaitu. Hola ez dago ezer eraikitzerik. Zenbat bahitu zituen Atutxa zaharrak Espainiaren agindutara? Hala ere nik behintzat berarekin “ere” aurrera egiteko prest.

    Pili Zabala POdemos-en haginkada-saiakera ezkerreko abertzaletasunean dirudi. Inprobisazio-kutsu handikoa. Baina nabarmen Arnaldo-efektua geratzeko saiakera.

    Uste dut Podemos-ek akats larria egin duela. PSOE eta gehiengo ixilean (bozka zalantzan dutenetan) arrantza egiteari uko egiten dio horrelako hautagaiarekin. Neri gauzak argiago gelditzen zaizkit, Lehen esperantxatxoa izan banuen Podemos-en intentzioen inguruan. Horrelako jokaldiarekin beraien estrategetan espainoltasuna nagusitu dela iruditu zait. Alegia, ezkerreko (aldaketaren aldeko bozkak) Madrilera begira jartzeko saiaketa da, independentismoa desaktibatzekoa alegia. Lastima da.

    • Ados. Bozkak beste sektore batzuetatik irabazten saiatu beharrean Ezker Abertzalearen inguruko jendea erakartzeko hautagai bat aukeratu du, eta horrek ez du gehitzeko intentziorik erakusten, dagoenetik hartzekoa baizik. Neure ustetan, jokaldi maltzurra eta Euskal ezker inguruko jendea Espainiar alderdi batera mugitzea bilatzen duena da.
      Batzuk independentismoa erantsiko diote eta beste batzuk erabakitzeko eskubidearen aldeko diskurtsoa ( utz dezagun oraingoz diskurtsoan, GEDren azkenekoa ez bait zuten sustengatu) hori bai, Espainiatik ezezkoa bozkatzeko agindu argi eta garbiarekin.

      Otegi sekuestratzailea dela? 14 urte kartzelan igaro eta gero sekuestratutzat gehiago duela esango nuke.
      Zer lortuko duten Podemos eko bozkatzaileek? EAE espainolizatzea ( apur bat gehiago) : militantzia gutxiago, Euskara gutxiago, Pokemon gehiago eta moda gehiago.
      Badakigu Madriletik zer datorren, ez gaitezen engaina faborez. Begiratu Andaluziako langabezi tasak, edukazio tasak eta abarrekoak. Hortik ikasi behar al dugu?

  • Hiltzen Hil 2016-07-22 09:27

    Podemos trampa hutsa da. Euskal ezkertiarrentzat atsegina eta hurbilekoa den aurpegi bat jarri dute, mundu abertzaletik hurbil dagoen jendea sentipenaren bidez erakartzeko. Marketing hutsa. Badakite ezker abertzalea krisi sakon batean dagoela, sagar usteldu bat dela, eta estrategikoki egokia iruditu zaie hedatzea etsairik ahulenaren aurka eginez. Aurpegi horren atzean, ordea, ez dago ezertxo ere ez, mendebalde osoko ezker masonikoaren aladrrikapen ilun eta globalistak salbu: rapefugees welcome, genero agenda, LGTB agenda, anti-kristautasuna…

  • Otegi ez da bakarrik sekuestradore ez damutu bat -seguru asko Luis Abaitua jaunaren bahiketari berak “atxiloketa” deituko lioke- eta gartzela urte horietatik batzuk bahiketa horrengatik pasa zituen, Otegi bi bake prozesuen kapitaina izan da ezker abertzalean eta bi bake prozesu horiek puskatu eta gero ETAren borroka armatuak dezenaka jendea erahil egin du. 2009an -ETA borroka armatua hasi eta bi urteetara- jartzen du martxan ezker abertzalean borroka armatuari buruzko eztabaida (terminua erabili gabe eta ordura arte gai hori tabua delarik), urte horretan bertan berretsi egiten baitu Estrasburgoko tribunalak Batasunaren legez kanporatzearena. Bake prozesu berri bat egitea beste biderik ez zitzaion gelditzen ezker abertzaleari eta Arnaldori erakunde legala edukitzeko eta hauteskundeetara aurkezteko.

    Legalizazio xixtrin bat izan da ezker abertzaleak lortu duen gauza bakarra hogeitaka urte borroka politiko-militarrean ibili eta gero eta Euskal Herriko eta Espainiako kaleak odolez tindatu eta gero. A ze ondarea!

    Esan dezagun, 2006an prozesu konstituziogile bat lortzea zuenean EAJ eta PSOEren laguntzarekin, Arnaldok puskatu egiten du akordio aurre hori beste proposamen batekin. Orduan izan zuen guztia bukatzeko aukera eta ez zuen aprobetxatu. Horren kontura jende asko hil egin zen. Arnaldok guzti horren ardura du eta horregatik Euskal Herriaren mesprezua besterik ez du merezi.

    Podemosek Euskal Herrian duen indar berezia ezker abertzaleak erein du nahiz eta beste batzuk uzta jaso. Eta semeak aita jan du edota jateko bidean dago. Pili Zabala gutxienez ez da Otegi bezala borrero bat izan.

    • – Ez dakit Otegik nola deituko liokeen, baina bera sekuestraturik eduki dute beraien burua demokratatzat jotzen dutenak eta “atxiloketa” terminoa erabilita. Zeuk ere “gartzela urte” deitu diozu sekuestroari.
      – ETA ren biolentziarik ez da jada. Hori da kontua. Horretan, Arnaldok ere zerikusi handia izan zuen. Hori da kontua. Beste guztia, zeure interpretazio interesatuak dira, funtsik gabekoak eta deskalifikazioa bilatzen dutenak. Galdetu PSOEn bazterturik dagoen Egiguren-i.
      -“Podemosek Euskal Herrian duen indar berezia ezker abertzaleak erein du” esaten duzu alde batetik eta “Legalizazio xixtrin bat izan da ezker abertzaleak lortu duen gauza bakarra” bestetik. To kontraesana!
      Ezker Abertzaleak, Podemosek duen indar berezia erein du baita EAJk hainbat urtetan “kudeatu” duen abertzaletasuna ere.
      Gauza batetan (beste askoren artean) ez du asmatu: bere burua jendarteari saltzen. Horretan askoz ere abilagoak izan dira JELtzaleak eta izaten ari dira Podemos-ekoak. Baina konturatu dira saltzea gauzak egitea bezain inportantea dela, jendeari gauzak adieraztea inportantea dela eta horretan diardute.
      Bukatu da neoliberalismoa eta nazio forala era berean defendatzea, ezinezkoa da, galdetu Mittal-i. Eta bukatu da interes orokorraren izenean Murtzian botoak irabazteko Euskal Herrikoak sakrifikatzea.
      Gauza bik balio dute. benetan produktu ona eskaintzea eta hori saltzen jakitea.
      Ezker Abertzaleak, gutxienez, lehendabizikoa du eta bigarrena landu behar. Beste biek, bigarrena soilik.
      Ez dugu aberiatutako merkantziarik erosiko.

  • Beno, ba argi dut zein izan behar den geure lana. Euskal Ezker zabal bat sortzen lagundu eta Espainiatik datorrena arbuiatu. Espainiak ez digulako sekula ezer onik ekarri eta ez digulako ekarriko.
    Ondo pasa eguna.

  • Niretzat hautaketak ez du ez buru ez hankarik. Argi dago Bilduko botoak nahi dituztela honekin Estatu biolentziaren sinbolo hau hautagai lez aukeratuz, horrela espainol nazionalismoaren baseak ezkerretik gure lurraldean handitzeko esperoan. Baina nire ustez, Podemosetik gertuen dagoen alderdia Patxi López eta konpainiarena da, PsoE. Beraz, beste perfil bat hobea izango zen eurentzat eta botoak galdu ditzazkete.

    Bestetik, neba-arreba izanik Joxi eta Pili, bata Espainiatik gure Herria ateratzeko aritu zen (edo hobe Espainiar indar armatuak botatzeko) eta bestea guztiz alderantziz: gure Herria are gehiago espainoldu nahian dabil.

  • Gero ta gehiago espanoilizatuak eta beraien hauteskunde ilegaletan parte hartzen. https://zuzeu.eus/euskal-herria/anonimoen-mezua-herriari/

    • Zein matrakosoak zareten. Eratu talde bat eta eskatu eskatu beharrekoa beti troleatzen ibili beharrean. Zerbait egiten saia zaitezte ez besteona desegiten. Astun koadrila galanta!

      • Ze troleo? Bideo bikaina, freud. Eskerrik asko. Pentsarazten duten horietakoa (eta ez prezeski Otegi ala Zabala nahi ote dugun gobernu vascongadoko buru)

  • Iradiri.
    Eskerrik asko konfirmatzeagatik Otegi sekuestradore bat izan dela. Gartzela urteak pasa ditu, eta ez dut gaizki esan. Otegi ez da martiri bat, bi bake prozesu puskatu eta hildako dozenaka pertsonen ardura du bere gainean.
    Arnaldok ETAren gogorkeria eten zuen beste erremediorik ez zitzaiolako gertatu bere alderdia legalizatua izateko. Bi bake prozesu lehenagoko horietan, zergatik ez zuen berdinki gogorkeria eten? Oraindik ez zuen egin bitarteko politko hutsetarako bidaia?
    Kontraesan batere ez dago esatean Podemos ezker abertzaleak erein duela eta legalizazio xixtrin baten truke armak utzi dituela. Non da bada hemen kontraesana?
    Zer saldu du ezker abertzaleak? Euskal nazioaren askapena? Zer egin du? Hil eta mehatxatu, euskaldunak eta abertzaleak barne.
    Zuek oraindik iraultza global baten ikuskizunaren menpe zarete. Ezker abertzaleak produktu ona duela? Zer du? Pistolero, burokrata eta artalde koadrilla bat urte pilo batez gauzak kakaztu eta gero hiltzeari utzi diona beste erremediorik gabe. Zuen merkantzia oso ustela dago.

    • Bentazar,
      Zegoen eta dago-ren arteko diferentzia zein den ba al dakizu?
      Ba horixe ba.
      Hala, segi ondo, asko kudeatu eta goraintziak Mariano-ri.

  • Iradi

    Asko kudeatu? Marianori goraintziak? Ezker abertzaleko fanatikoak ze txistosoak zarete dolumin egoera honetan.

  • Bentazar Eduardo Inda, OK Deiario eta guzti, bi pertsona eta bi egunkari. Horratx txistea. Zure Zuzeu-eko jokaera ikusi eta gero zer nahi duzu esatea ba, argumentu bakar batez eman da eman ari zara eta.
    Aspaldi nago dolumin egoeran, ni, bai. Ganorazko lan bat topatzeko kriston esfortzuak egiten eta neure ondorengokoei utziko dieguna okerragoa dela ikusten, aspaldi. Aspaldi Espainiatik ezer onik ez zaigula etorriko konbentziturik eta asperturik edozein disidentziak sortzen duen desoreka zuen hobebeharrerako nola neutralizatzen duzuen ikusteaz, kudeaketaren izenean.
    Baditut urte batzuk, denak elkarrekin ibiltzen ginen garai hartako ikastola kumea naiz, eta badakit non gauden batzuon seme-alabak eta non besteonak. Badakit zeintzuk dituzten lanpostu onak, lan erosoak eta zeintzuk dauden lanean beldurrez, krisia pairatzen soldatak jjaitsierak eta kaleratzeak eta kaleratze beldurrak jasaten eta gainera, dena hobeto doala entzuten.
    Badakit, Gamesa Siemensera saltzeak itzelezko lan kalitate jeitsiera ekarri dezakeela, beldurra eta deslokalizazio amenazuak medio eta badakit gauza bera gerta daitekeela ITP Rolls Royce-ri saltzearekin.
    Eta badakizu zer? badakit badakizuela, baina kudeaketak ematen duen mozkin ekonomiko hori zuenganatzen duzuen bitartean berdin zaizue. Segi eta segi, eman eta eman, Espainia baina hobeak garela ( ez jarri Frantzia edo Herbereeak adibidez, badaezpada ere) eta ezker abertzalekoak monigoteak garela eta koktelak eta abar. Gazta bukatzen den egunean, badaukazue errua zeini bota eta.
    Zenbat industri lanpostu galdu dira azken urteotan?
    Guggenheim efektua

  • Iradi, Egia esan ez dakit ze zeikusia duen Eduardo Indak eztabaida honekin tipo horrek pentsatu eta esan egiten baitu ezker abertzalekook sabindar erradikalizatuak zaretela eta nire ustera zuek horretatik ez duzue ezer, Podemoseko bertsio zaharra zarete, koletarik gabeko sekuestratzaile bat buruan duzuela, betiko iraultzaile koadrilla Euskal Herriaren kausa nazionalaren kontura jendea engainatuz.
    Ba nire lan egoera ez da zurea baino hobea, esaten ari zarena alegoria bat ezbada behintzat, eta ezker abertzaleko hainbatzuk bezala funtzionari potolo bat ez bazara. Espainiatik ez zaigu ezer onik etorriko eta ezker abertzaletik ezta ere, hori da gure herriaren trageria, bere puska batek dioela salbatuko gaituela eta azken berrogei urteetan izorratu besterik ez duela egin. Eta kudeaketa ezker abertzaleak azken lau urteetan Gipuzkoan eraman duena bada zure eredua, orduan normala da jende normalak kudeaketa hobea desiatzea, zuena desastre hutsa izan baita.
    Ezker abertzaleko jende pila funtzionari postuak potoltzen ditu eta ni ordea lan gabe nago. Beraz ez etorri negar itxurako ipuintxo horrekin. Ezker abertzalea ez da munduko desgraziatuen ordezkaria, nahiz eta zu bezalakoek horrelako ipuina sinetsi ala sinetsarazi nahi.
    Eta nola kapitalismoa oso gaiztoa den orduan euskaldunok zuen iraultza eredu ustelari jarraitu behar diogu. Nik eta niretarrok ez dugu mozkinik neureganatzen, beraz, Iradi, zure ideologikoki programatutako aurre juzkuek ez dute puzkerrik balio. Zuek erruak botatzen espezialistak zarete nahiz eta gure herriaren galmendian kriston ardura eduki.
    Burua estereotipo merkez josita dauzkazu, Iradi. Herri tabernatik haratago mugitu beharko zenuke eta telebista gutxiago ikusi.

  • Zelako mokordoa atera zaizun Eduardo Inda! Gauzatxo bat, Venezuela sartu tarteko diskurtsoa apur bat borobiltzeko, hitz egin Anasagasti jaunarekin.
    Azkenik, saiatzen naiz ETB1 ikusten baina Algortako mexikanada txapelketak eta horrelakoek ez naute asetzen.
    Aio!

  • Ze sinpatikoak zareten ezker abertzaleko pinganilloak! Zuk hitzegin zazu Arnaldorekin, gaizki pagatutako lan bat emango dizu baina iraultzaren alde egiteko kontzientzia izango duzu.
    Segi telebista espainiarra ikusten. Zure tajukoak direta.
    Aio eta ez etorri geio!

  • Bentazar , zuri argumentu 1 idaztea asko kostatzen zaizu ez? Ez diozu ezer idazten duzun guztian, beno iraintxo batzuk gezur batzuk ta kito, horrelako gehiago behar ditugu hemen idazten, jarraitu horrela ta milesker.

  • Suagaar, zuri norbaitek esan zizun inor baino listoago zinela, ezta? Hala ere, ez dut inondik inora sumatzen zuk zure buruari jartze diozun argumentu egile korona hori. Zu bezalakoak ezker abertzaleko tipikoak zarete, harroputzak, beti bere zilborrari begira, norbaitek aurre egiten dienean beti mesprezurako prest. Segi bide horretatik, sortu zintuen jatorrizko bustinean murgiltzen ari zarete.

  • Ez Bentazar, niri inork ez dit esan inor baino azkarragoa naizenik ta ez dut behar, niretzako ezker abertzalea iraintzeaz gain, askotan gauz burugabeekin, ez dezu besterik idazten.
    Nola ikusiko dituzu argumentuak begiratzen ez badituzu? Zenbat lotura, txosten, medikuen iritzi jarri dira erraustegiak minbizia sortzen duela diotenak?
    Ta zein izan da zure erantzuna? Zabalgarbi minbizia sortzen dula ez dagola frogaturik.

    Hori burugabea da, ume moko batek botako ez zun argumentu tentela….

    Beraz bai, argumentu barik ezker abertzalea jipoitzea da zure xede, ez eztabaidatzea, informatzea ta iritzi oso bat izatea datuekin.

    Ta hori egi enpirikoa da erraustegiaren gaian demostratua gelditu dan bezalaze.
    Idatzi berriro Zabalgarbi minbizia sortzen ez duela mesedez, parre batzuk bota nahi ditudala zure bizkarrera JELen jauna.

  • Zure iritzia oso errespetagarria iruditzen zait, hori bai, zure iritzia probatzen ez duzun bitartean hauntzaren gaueko puzkerraren aina balio du.
    Hemen etxe ondoan Zabalgarbiko errauskailua dugu. Eta oraindik ez didazu txosten bat ere erakutsi probatzen hau eta halako pertsona hil egin direla errauskailuarengatik. Gauza konkretuak datu konkretuekin probatzen dira eta horretara ez zara iristen, nahiz eta harro eta orro hemen agertu.
    Zure funtzioa ezker abertzalearen mezuen errepika intolerantea egitea besterik ez da. Noiz izango zara gauza beste batekin debatitzen hasteko bestea beztu gabe? Hainbestee urte zuen iritziak metralletaren bitartez inposatu nahi eta noski eztabaida demokratikoa jai zaizu.
    Non dago txostena Zabalgarbik minbizia sortu duela demostratzen duenik? Zergatik ez duzu bat inbentatzen? Horretan beti iaioak zarete ezker abertzalekoak, errealitate birtualetan.

  • Hiltzen Hil 2016-07-24 20:13

    Pilar Zabala Artano: “Ez naiz abertzale sentitzen, euskal emakume bat naiz eta munduko hiritarra” (diario vasco)

  • Guardia Civil hitza ez du DVk aipatzen, ETA hitza berriz bitan. Munduko hiritar izatearen kontura Ruper handiaren abesti baten zatia datorkitu burura:

    Hori suertea
    Nonnahikoak diren hoiena!
    Sasi guztien gainetikan
    Dabiltza hegan. .
    Inork ez zidan esan
    Euskaldun izatea zein nekeza den,
    Hobe nuela hautazea
    Munduko hiritar izatea.

  • Hori bai, detailetxo bat: munduko hiritartasun karnetak Madrilen ematen dituzte.
    Beti mantra bera, tontoak bagina bezala.
    Euskalduna Europan, Euskaldun Espainola Europan, Espainola Europan….politika zehatzago bat eskertuko nuke.

  • Amonamantangorri 2016-07-24 22:34

    Igual hau zuzeuko maskulinistei gustatuko zaie: “ez naiz ezkerrekoa ez eskuinekoa, ezta feminista ere; gizakia naiz”.

    Izugarria. Alimaleko frakasoa iragartzen eta desiatzen diet.

    • Hiltzen Hil 2016-07-25 09:14

      Toki ederrean sartu da, izan ere, Podemos feminismo ultraren defendatzaile sutsua baita, Bildurekin eta PSOErekin batera.

  • Bentazar, arsenikoa hil egiten du, beraz norbaiteri otuko bazitzaion erratea ona dela arsenikoa airera botatzea, zure erantzuna EAJk izango bazan hori egin nahiko zukeena hauxe izango zan.

    Ez da frogatu bota nahi degun arsenikoa inor hil dezakeenik. Oraindik bota ez degun arsenikoa inor hil ez duelako.

    DEMOSTRATUA DAGOELA TA DATU ENPIRIKOEKIN MUTIL.

    Mediku hoberenEk, txosten medikuEk, OMSk diote errauskailu GUZTIAK minbizi kasuak ugaritzen dituztela, beraz ZABAGARBI ere, nahiz ta oraindik ez egin behar diran frogak, ulertzen? DENAK MINIBIZI sortzen dutelako, ta txosten mordo jarri dizkizute 20 baino gehiago.

    Beraz bai, eztakazu argumenturik ta beraz idazten duzuna ez da errespetagarria ta hutsaren hurrena balio du.

  • Jarri dizkizute ta askoooooooooo, gezurrek hanka motza dute.

    Ashworth DC, Elliott P, Toledano MB, Candela S, Ranzi A, Bonvicini L, Baldacchini F, Marzaroli P, Evangelista A, Luberto F, Carretta E, Angelini P, Sterrantino AF, Broccoli S, Cordioli M, Ancona C, Forastiere F, Giorgi Rossi , Porta D, Milani S, Lazzarino AI, Perucci CA, , Fano V, Erspamer L, Lauriola P, Badaloni C, Mataloni F, Bolignano A, Bucci S, Cesaroni G, Sozzi R, Davoli M, Viel JF, Floret N, Deconinck E, Focant JF, De Pauw E, Cahn JY, García-Pérez J, Fernández-Navarro P, Castelló A, López-Cima MF, Ramis R, Boldo E, López-Abente G, Warner M, Mocarelli P, Samuels S, Needham L, Brambilla P, Eskenazi B

    – Waste incineration and adverse birth and neonatal outcomes: a systematic review. Environ Int. 2014 Aug;69:120-32. doi:10.1016/j.envint.2014.04.003. Epub 2014 May 12. Review. PubMed PMID: 24831282
    – Air pollution from incinerators and reproductive outcomes: amultisite study. Epidemiology. 2013 Nov;24(6):863-70. doi:10.1097/EDE.0b013e3182a712f1. PubMed PMID: 24076993.
    – Exposure to emissions from municipal solid waste incinerators andmiscarriages: a multisite study of the MONITER Project. Environ Int. 2015May;78:51-60. doi:10.1016/j.envint.2014.12.008. Epub 2015 Mar 10. PubMed PMID: 25765761.
    – . Systematic review of epidemiological studies on health effects associated with management of solid waste. Environ Health. 2009 Dec 23;8:60. doi: 10.1186/1476-069X-8-60. Review.PubMed PMID: 20030820; PubMed Central PMCID: PMC2805622
    – Mortality and morbidity among people living close to incinerators: a cohort study based on dispersion modeling for exposure assessment. Environ Health. 2011 Mar 24;10:22.doi: 10.1186/1476-069X-10-22. PubMed PMID: 21435200; PubMed Central PMCID:PMC3072932.
    – Mortality and morbidity in a population exposed to multiple sources of air pollution: A retrospective cohort study using air dispersion models. Environ Res. 2015 Feb;137:467-74. doi:10.1016/j.envres.2014.10.036. Epub 2015 Feb 18. PubMed PMID: 25701728
    – Increased risk of non-Hodgkin lymphoma and serum organochlorine concentrations among neighborsof a municipal solid waste incinerator. Environ Int. 2011 Feb;37(2):449-53. doi: 10.1016/j.envint.2010.11.009. Epub 2010 Dec 16. PubMedPMID: 21167603
    – Cancer mortality in towns in the vicinity of incinerators and installations for the recovery or disposal of hazardous waste. Environ Int. 2013 Jan;51:31-44. doi: 10.1016/j.envint.2012.10.003. Epub 2012 Nov 13. PubMed PMID:23160082.
    – Dioxin exposure and cancer risk in the Seveso Women’s Health Study. Environ Health Perspect. 2011 Dec;119(12):1700-5. doi: 10.1289/ehp.1103720. Epub 2011 Aug 2.PubMed PMID: 21810551; PubMed Central PMCID: PMC3261987.

  • Josep Rivera, CSICeko ikerkuntza-irakaslea: “Ez dago justifikazio zientifikorik erraustegiari beldurrik izateko”

    Rivera Espainiaren ordezkaria izan da erraustegietako dioxinen isurketa Arau europarra sortzen eta Mataró hiriko erraustegiaren azterlana egin du. Lan honen emaitzek ez dute kezkarako arrazoirik ematen. Erraustegietatik gertu bizi diren pertsonen odoleko dioxinen balioak, urruti bizi direnen berdinak direla adierazten baitute.

  • Josep Lluis Domingo, katedraduna eta toxikologia eta Ingurumen Osasunean aditua,
    errausketa hondakinen kudeaketarako oso sistema eraginkorra dela baieztatu du; beti ere, kontrol, segimendu eta informazio egokia jarraitzen baldin bada. Aldi berean, ingurunearen kontrola eraman behar dela dio, ez soilik erraustegiarena.

  • Desikasi eta ikasi. Desegin eta egin.
    http://hamabost.net/

  • Ferminen datuak aportazio egokia Suagarren fantamakeriak uxatzeko.

  • Bideoak momentuz ezin ditut ikusi baina Riverak hauxe dio, minbizi kasuak haunditzen diranean Erraustegi baten alboan, agian izan like aboko industrien eraginarengatik.

    Izan like? hori erraza da konprobatzea, industria gehiago edo gutxiago dauden ikusiz antzeman daiteke zerbait, gero industria hoiek ikuskatu, baina hortaz ez dio ezer.

    Fernando Palacios CSICeko zientzilaria da ere ta Riveraren kontrakoa dio, frogekin gainera.

    Adibidez, Holandan Errauskali baten alboan sortzen diren jakiak debekatu dira saltzea, hori datu enpirikoa da.

    Baina zer diote ikerketak? Ba goian jarri ditudan modun Riverak gezurretan ari dela, agian zerikusia izango du norentzako egiten du lan?

    Ere bai dio, dena ondo egiten bada, nola dena ondo egiten bada? Hori gertatuko danaren aitzakia dirudi.

    Printzipioz prioiektu guztien datuak , ondo egiten badira dira, gauza da gero minibizi kausuak ugaltzen direla.

    Beraz edo inor ez du ondo egiten, edo gezurra da logika ta zientziak dioten modun.

    Hau da beraz GHKk ta Gipuzkoak aldundiak lortu zuten zientzilari bakarra bere teoriak sostengatzen dituena, orain beste ehundaka batzuk faltan dira kontrakoa diotenak (interesak ez dutenak hortan) ,ta ehundaka ikerketa faltan duzue jartzeko, erraustearen onura hoiek ikusteko.
    A, ez daudela, ikerketak diotela Riverak diona gezurra dela? Zergatik?

    Ta Riverak dio baina Katalunian beste erraustegi bat egitekotan zeuden ta Atez ateko emaitzak dela medio, ez dute eraikiko, ta Riverak hori badaki Katalunian egiten duelako lan, beraz zertaz ari zarete?

    Riverarekin demostratu didazue ez dela beharrezkoa errauskailua, birziklatzen denean noski..
    Ta errauskailua bertan behera utziko duten albistea DVk atera zun.

    Zertarako informatu? Zertarako pentsatu’ Hobeto milioiak ordaindu ta kito.

  • Gipuzkoan eraiki behar dana ta Zabalgarbiri buruz datu batzuk

    J. J. Aurrekoetxea eta J. Ibarlucea Biodonostiako ikerlariek adierazi berri dute «instalakuntzak dioxina, partikula eta bestelako kutsagarrien etengabeko kontrol neurriak izango dituela» Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. Errealitatea guztiz bestelakoa da, ordea. Ez da aurreikusten dioxinen neurketa jarraiturik egitea, ezta metal astun askoren neurketarik ere. Besteak beste, Zabalgarbin bertan ere ez dute halakorik egiten. Zabalgarbi eta Zubietako Ingurumen Zaintza Planak (IZP edo PVA) indarrean dagoen Isurketa Industrialen Araudiaren araberakoak dira, zeinak neurketak hiru hilean behin egitea soilik eskatzen duen (eta gehienez ere zortzi orduko neurketak). Adibidez, 2015ean Zabalgarbin dioxinen neurketak hiru hilean behin eta sei orduz egin zituzten. Beraz, ondoriozta liteke nola erraustegiak martxan dauden denboraren %0,3an bakarrik neurtzen diren dioxina eta furanoak; eta, ziur aski, gai horien %60 ekoizten den bizkorraldietan zehar sekula ere ez. Izan ere, lagin horien azterketa jarraitua hain da konplexua, ezen gaur egungo teknologiarekin ezinezkoa den monitorizazio jarraitu hori. […] Zabalgarbiren kasuan, adibidez, laginak modu jarraituan neurtuz gero ere, lagin horien azterketak aste batzuk behar ditu. Norberak baloratu dezala nola litzatekeen posible zailtasun tekniko horiek ikusita «dioxinen arrisku-maila gaindituz gero erraustegia ordu erdian geratzea».

    http://www.berria.eus/paperekoa/1832/016/003/2016-07-27/dioxinak_metal_astunak_eta_zabortegiak.htm

    Batzuentzako agian arauak ez betetzea edo zuzenean ikusketarik ez egitea, kutsatzen ez duela esan nahi du, baina ez da horrela.

    Datuak diote minbizi kasuak ugaltzen direla ta oso kutxakorra dela. Ta datuen aruka iritziak baita Riverarena ere, ez dute EZERTXO ERE EZ BALIO.

  • Biodonostiako ikerlariek kezka agertu dute zabortegiek «lur azpiko urak kutsatu ditzaketelako, kontsumo uretara helduz». Hain zuzen ere, horixe gertatu zen 2009an Zabalgarbin. Eusko Jaurlaritzak berak erraustegi horri espedientea zabaldu behar izan zion, ustez lur azpiko urak metal astunekin kutsatzearen arduradun izateagatik.

    Erraustegiek zabortegiekin alderatuz metano isuriak gutxitzen dituztela entzun diogu Gipuzkoako Aldundiko foru diputatuari, Asensio Jaunari. Dena den, Europan duela zazpi urtetik indarrean den araudiak dio zabortegiek metanoa era eraginkorrean biltzeko sistemak izan behar dituztela; baita filtrazioak eragozteko inpermeabilizazio sistemak ere. Beraz, egun zabortegiek metano kantitate handiak isurtzen dituztela argumentu gisa darabilenak zeharka onartzen du Aldundiak ez duela indarrean den araudia betetzen; edo, bestela, ez duela araudia ezagutzen.

    GEZURRAK hanka motzak ditu.

  • http://elpais.com/diario/2000/04/01/catalunya/954551255_850215.html

    Milioi 1 euroko kalteordainak gehi %30 gehiago pentsioentzako ordaindu beharko du Mataroko errauskailuak, konpostaje plantako kondizio txarrengatik gaixotu ziran 3 langileei.

  • El horno de Mataró emite hasta 32 veces más dioxinas que lo autorizado para Valdemingómez
    http://elpais.com/diario/1995/12/07/madrid/818339068_850215.html

    MATAZE?

  • https://www.youtube.com/watch?v=D6Ac0hpFMcU

    Mataroko errauskailua dator bide hontan, eskubian ikusi daitekenez, airea garbia ez dago, ke lanbro batzuk daude horik dantzatzen, ziur izugarri osasungarria dala.

  • Nola da posible erreko dituen 200.000 hondakin tonetatik 130.000 tona konbustio gas gisa atmosferan zabalduko dituen azpiegitura instalakuntza «abegikorra» —Foru Diputatuaren hitzen arabera- dela esatea? Nola izan liteke abegikorra urtero 51.000 tona zepa ekoitzi eta horiek zabortegietara bideratzea? Zubietako balizko erraustegian neurtuko al lirateke zepa horien mutagenizitatea eta beste toxikotasun markadoreak, egun Zabalgarbiko zepetan dagoen dioxina eta furano kontzentrazioa ezagutzen ez badugu ere? Zein zabortegitara eramango dituzte definizioz hondakin arriskutsuak diren 10.000 errauts tonak?

  • Mataro eta Valdemingomezeko errauskailuak ez dute errauts toxikoak gordetzeko biltegirik, beste leku batera bidaltzea izugarri garestia izanik, askoz kaltegarriagoa da kutxadura.

  • Josep Riverak dio Matarokoa segurua dela baina datuak diote gezurra dela Matarokoa izugarri kutsatzen bait du, zer ateratzen da garbian?

    Rivera gezurretan dabilela, ikusi nahi ez duenak ez ikusteko baina errealitatea hori da.
    Ta kontuan izanda errauskailuen nagusientzako egiten duela lan….

  • Rivera Dixit: En opinión de Josep Rivera, reconocido experto en la materia, el gran problema es la bioacumulación y sus efectos a largo plazo. Sólo el control rutinario y sobre un amplio grupo de muestras, sostiene, puede prevenir ingestas superiores a las tolerables.

    Akumolzazioa ezin da saieztu, furanoak ta besteak kate trofikoan bukatzen dutelako ta ez direlako joaten, beraz nahiz ta gutxi kutxatu akomulazioaren bide…

    Ta hau da jakiak jateko, hau da errauskailua egin ta gero akumalioaren bidez agian horko jakiak ezingo dira saldu, baina hobeto arriskatzen bagera e?

    Ta hori hemen aiatu duten Rivera hori erran du, berak ere ezin bait du erran errauskailuak guztiz seguruak direnik.

    Ta kontrol sobre un amplio guro, Zabalgarbin egiten da? Ez, lehen jarri dudan modun.

    Baina Riverak dioenez…..

  • Eta hau guztiau ez legoke hobe dagokion tokian jartzea bazterrak eta zuzeuko edukiak nahasten egon ordez?
    Errauskailuari buruzko informazioaren bila dagoenak ez dut uste Pili Zabalaren artikulu honekiko lotura aurkituko duenik.

  • Peru Dulantz 2016-07-28 10:18

    Hautagai ona hauteskunde orokorretan ezker abertzaletik jasotako boto batzuei eusteko, baina oso txarra PSOEren ingurukoak bereganatzeko, Araban eta Bilbo Handia bezalako lekuetan batez ere.