Lehendakariaren gune berriaz

gobiernodecambioeneuskadi.org

Guneak argi erakusten du Lopezek herritarren partaidetza nahi duela, herritarrei aldez aurretik erakutsi egitasmoak, eta haien iritziak ezagutu erabakiak hartu baino lehen. Txalogarria benetan.

Baina gardentasunaren aldarria dagien guneak, hauts batzuk bederen harrotu ditu dagoeneko.

Gunea PSE-EEk ordaindu duela dirudi, nahiz eta Eusko Jaurlaritzaren ikurra ageri den gainaldean.

Ez da deialdi publikorik izan gunea eraikitzeko. Apirilaren 17an izan zen sortua, Lopez Lehendakari izan baino pare bat aste lehenago.

Domeinuaren erregistroan ez da ageri egilerik, nahiz eta badirudien halako lanak egiteko lehiaketa irabazi zuen Euskaltel konpainia baino —eta Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea baino— nahiago izan duela beste norbait.

Euskarazko bertsioan, bederen, badira nekez ulertzeko moduko esaldiak, sintaxi bihurriari egozteko modukoak.

Akats ortografikoak ere badira, iruzkinetako batean Atanasio izeneko batek ageri bezala: “Kerido Lehendakari, corriga por fabor, los fayos que ay en vasco. Aki le pongo la malloria. Con el stylo no me meto, yake hecharia pestes. Gracias:  Horri>Orri /jakinaraziz gain>jakinarazteaz gain/ egunereoko>eguneroko/ funtsionaltasunari buruz>funtzionaltasunari buruz/hoiek>horiek /beharrizenen>beharrizanen / transizio>trantsizio”.

Erabiltzaileek egindako iruzkin gehienetan, kexa eta arrangura da nagusi…

Asmoak, berez, bikaina dirudi, baina ezin esan liteke hasierarik onena ukan duenik.

2.0 politika, lehendakaria, Lopez
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Lehendakariaren gune berriaz”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude