Legebiltzarrak Israelera egindako bidaia salatu dute

IzengabeaAralar, EB eta EAko legebiltzarkideek, Palestinaren aldeko Sarea elkartearekin, Eusko Legebiltzarrak Israelera egin duen bidaia ofiziala salatu dute prentsaurrekoan.

Israelek Palestinari ezarritako blokeoa salatu izan dute eta argi utzi dute ez dela ulergarria Legebiltzarrak Israelekin hartu-eman komertzialak sustatzeko bidaia ofiziala egin izana.

Prentsaurrekoan irakurritako adierazpenak:

Israelgo Estatuarekiko ekonomia eta merkataritza itunak emendatu egin dira urtez urte, Israel-ek hainbat Nazioarteko itun urratu dituen arren: Nazioarteko Zuzenbide eta Legedia, Giza Eskubideeen itunak, Genevako IV. Hitzarmena eta Nazio Batuen Erakundearen (NBE) 50 ebazpen baino gehiago, besteak beste.
Israel-ek Nazioartearen onarpena behar du eta horretarako aberri moderno eta progresistaren irudia azaldu nahi du, sionismoak Arabiar Ekialde Hurbilean eta Palestinar herrian batez ere gauzatzen duen Apartheid[1] politikak gero eta argiago erakusten duen benetako errealitatea ezkutatuz.

1967an Israelek legez kontra okupatu zituen hainbat lurralde: Gaza, Zisjordania, Jerusalem ekialdea, Siriako Golan Gainak, Libanoko Shebaa landak eta Egiptoko Sinai Penintsula. Nazioarteko Zuzenbidearen araudiak argi eta garbi azaltzen du nola jokatu behar duen potentzia okupatzaileak herri eta lurralde okupatuarekin[2]. Halere, Israel-ek, potentzia okupatzaile gisa behin eta berriz urratzen ditu Giza Eskubideen Itun eta Hitzarmenen hainbat atal, bereziki Genevako IV. Hitzarmenaren I. Protokoloaren 33. artikulua[3]. Urte bereko Azaroaren 22an, NBEren Segurtasun Kontseiluak 242 Ebazpena aho batez onartu zuen, Israel okupatutako lurraldeetatik atera zedin exijituz. Hau da Israelek inpunitate osoz bete gabe jarraitzen duen NBEen ebazpenetako bat (50etik gora guztira).

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Legebiltzarreko ordezkaritza batek (Lakuako Gobernuko ordezkari eta SPRI erakundeko kideekin batera) Israelgo zenbait enpresa eta unibertsitate bisitatu ditu, Israelgo enpresa hauek aurtengo irailaren 5etik 7ra Bilbora egindako bisitari erantzunez.
Nazioarteko araudiak eta kasu honetan bereziki Euromediterraneo Elkartze-Hitzarmenak, bere bigarren artikuluaren arabera[4], zuen lana gobernuaren kontrola izanik, zuen betebeharretako bat indarreko legeria betetzen dela ikuskatzea da. Israel bisitatu eta bertako enpresa eta unibertsitateekin merkataritza-hitzarmenak eginez ez zarete zuen betebeharra betetzen ari. Jokaera honek aldiz, hamarkadetan zehar inpunitate osoz Israelgo Estatuak eragindako gerra hilketeken beharrezko konplize bihurtzen zaituzte.

Zuetako zenbait eta ordezkatzen duzuen Parlamentua hainbat palestinar eta israeldar pertsona entzutetsurekin bildu izan zarete: Ismat Shakshir Doktorea Nabluseko emakume palestinarren elkartearen lehendakaria, Raji Sourani jauna Gazako Giza Eskubideen Zentroko Zuzendaria eta Giza Eskubideen Nazioarteko Federazioaren Lehendakariordea, Sergio Yahni jauna Jerusalemgo Informazio Gune Alternatiboko Zuzendaria eta Hind Awad BDS kanpainaren koordinatzailea besteak beste. Hauek denak okupazioak eragindako basakerien berri emateaz gain, Nazioarteko Legeria etengabe urratzeagatik Israeli zigorrak ezartzeko beharraz jakinarazi dizuete, azken hau zuen eskumena izateaz gain zuen eginbeharra ere bada. Ongi planifikatutako garbiketa etniko honek eragindako biktimez errukia erakutsi duzue, laguntza ekintzak hitzemanez esaterako, baina orain bere borreroarekin bilduko zarete gutxi batzuen mozkinak handitzeko, herri oso baten askatasun eta bizitzaren kalterako.

Aurtengo uztailean Palestinan izan zen EAEko Parlamentuaren Ordezkaritzak argi ikusi ahal izan zuen Isralek ezarritako blokeoak eragindako aurrekaririk ez duen krisialdi humanitarioa. Zuek zerorrek onartu duzue Israelek ezarritako blokeo hau Nazioarteko Zuzenbidearen kontrakoa eta Palestinarren Giza Eskubideen urraketa garbia dela. Gogora ekarri nahi dugu Israeldar agintariek EAEko Parlamentuaren Ordezkaritzari Gazarako sarrera ukatu ziotela, bertako krisi humanitarioa eta giza eskubideeen urraketa agerikoago bilakatuz.

Euskal Herria-Palestina Sareatik, elkartasun internazionalista lantzen duten GKE eta erakundeak biltzen dituena, Israelera egingo den bisita honek eragin duen sumindura erakutsi nahi dizuegu, batez ere zuengandik hitz gozoak jaso dutenen lagunen artean (arestian aipatutakoak esaterako), era honetako jokaerak akabatuko dituena hain zuzen ere. Ordezkaritza horren bisita, alde batetik, ez dator bat zuen deklarazio publikoekin eta, bestalde, era zuzenean edo zeharka biztanlerian izua zabaltzen laguntzen du. Ordezkaritza honi buruzko hausnarketa sakona eskatzeaz gain, zuok lekuko izan zareten hondamendi humanitarioak eragin eta giza eskubideak etengabe urratzen dituen gobernuarekin lankidetzari buruzko gogoeta egin dezazuen eskatu nahi dizuegu.

Arestian aipatutakoa kontuan hartu eta Ordezkaritza hau bertan behera utzi, edo burutuz gero, inolako merkataritza hitzarmenik ez sinatzea eskatzen dizuegu, zuek sinatu eta errespetatzen duzuen nazioarteko zuzenbidea oinarri hartuta.

Sinatzaileak (Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordearekin bildu direnak): Dra Ismat Shakshir, Raji Sourani, Sergio Yahni, Hind Awad

EH-Palestina Sarea

 

[1] Apartheid “banaketa”adierazteko erabiltzen den afrikaner hitza da. Informazio osagarria: Arraza-bereizkeria mota guztiak ezabatzeko Nazioarteko Konbentzioa (1965), Gerrako krimenak eta gizateriaren aurkako krimenen preskripzio ezari buruzko Konbentzioa (1968), Errepresioa eta Apartheid Krimena Zigortzeko Nazioarteko Konbentzioa (1973) eta Nazioarteko Zigor Gortearen Erromako Estatutua (1998)

[2] Ikus: Hagako IV. Hitzarmena, lurreko gerrako lege eta usadioei buruzkoa, bere eranskinean Hagako arauak azaltzen dira (1907ko urriaren 18koak); Genevako IV. Hitzarmena, 1949ko abuztuaren 12koa, gerra garaiko hiritarren babesari buruzkoa.

[3] 33. artikuluak zigor kolektiboak burutzeko debekua ezartzen du, okupazioaren estrategia guztiak zigor kolektibotzak hartu daitezkelarik.

[4] 2. artikuluak azaltzen duenez merkataritza-akordioren bateko parte direnek bere barne- eta kanpo-politikaren oinarri izango diren arau demokratikoak eta giza eskubideak errespetatuko dituzte.

___________________________________________________________________________

[1]              Apartheid “banaketa”adierazteko erabiltzen den afrikaner hitza da. Informazio osagarria: Arraza-bereizkeria mota guztiak ezabatzeko Nazioarteko Konbentzioa (1965), Gerrako krimenak eta gizateriaren aurkako krimenen preskripzio ezari buruzko Konbentzioa (1968), Errepresioa eta Apartheid Krimena Zigortzeko Nazioarteko Konbentzioa (1973) eta Nazioarteko Zigor Gortearen Erromako Estatutua (1998)

[2]              Ikus: Hagako IV. Hitzarmena, lurreko gerrako lege eta usadioei buruzkoa, bere eranskinean Hagako arauak azaltzen dira (1907ko urriaren 18koak); Genevako IV. Hitzarmena, 1949ko abuztuaren 12koa, gerra garaiko hiritarren babesari buruzkoa.

[3]              33. artikuluak zigor kolektiboak burutzeko debekua ezartzen du, okupazioaren estrategia guztiak zigor kolektibotzak hartu daitezkelarik.

[4]              2. artikuluak azaltzen duenez merkataritza-akordioren bateko parte direnek bere barne- eta kanpo-politikaren oinarri izango diren arau demokratikoak eta giza eskubideak errespetatuko dituzte.