Legebiltzar parekidea?

Legebiltzar parekidea?

Datozen hauteskundeetarako zerrendetan hautagai izango ditugun gizon eta emakumeen kopurua aztertu eta Legebiltzar parekidea, politika-fikzioa dino Marijo Deogracias Horrillo kazetariak Desplazatua blogean.

Legebiltzar parekidea?
Venngage-n sortutako irudia

@berria-n irakurri dudanez, 37 zerrenda aurkeztuko dira Legebiltzarreko hauteskundeetara: Araban 12, 14 Bizkaian eta 11 Gipuzkoan. EAJ, EHBildu, PSE, PP, Podemos-AhalDugu eta C’s (UpyDren ordezko gisa) aintzat hartuta, 233 hautagai dira emakumezkoak; izan ere, zerrenda guztiek betetzen dute hauteskunde-legeak dioena: hautagai-zerrendetan, gutxienez, % 50 emakumeak izatea eta proportzio hori zerrenda osoan mantentzeaz gainera, “sei izeneko tarte bakoitzean ere mantendu beharko dela”.

Hain justu, horretxek ematen die alderdiei aukera balantzak alde batera ala bestera egin dezan; izan ere, aurreikusten dituzten emaitzen arabera josten dituzte zerrendak; hala, seiko hautagai taldetxoak, modu batera ala bestera ordenatzen dituzte. Adibide bat jartzearren: Arabako PPk 5 ordezkari lortu zituen 2012ko hauteskundeetan eta orain aurkeztutako zerrendan, lehenengo izen biak gizonezkoak dira (Alfonso Alonso eta Javier de Andres), hirugarrena emakumea (Laura Garrido) eta laugarrena, atzera, gizona (Carmelo Barrio) -seiko taldea emakume birekin osatu dute popularrek, legearekin betetze aldera-. Gauzak horrela, eta emaitzak errepikatuz gero, atzera ere gizonak nagusi; alegia, Araban atzera 5 ordezkari lortuz gero, 2 baino ez lirateke izango emakumeak: Laura Garrido eta MªCarmen Lopez de Okariz) .

2012an 36 emakumek eta 39 gizonek osatu zuten Legebiltzarra; amaitu, berriz, 42 gizonek eta 33 emakumek bukatu dute legegintzaldia (hainbeste hauteskunde zerrenda eta kargu-hartze egon baitira bitartean). Zenbatutako datuen arabera: EAJren taldean 27 legebiltzarkideetatik 8 emakume; EHBilduren 21etik, 11; PSEren 16tik 9; PPren 10etik erdiak; UPDn, berriz, batere ez.

.

Politika fikzioa

Datozen hauteskundeetan ikusteko dago nola geratuko den ordezkaritza, alderdi berriek ere parte hartuko baitute hitzorduan. Hala ere, horrela izango ez balitz, eta atzera ere PSE, PP, EHBildu, EAJ eta UPDren artean banatu beharko balituzkete eserlekuak, 2012an izan zituzten emaitzei erreparatuta, Legebiltzar parekidea izango genuke: 38 emakume eta 37 gizonezko, baina hori #politikafikzioa egitea da!

Legebiltzar parekidea?

EitbFocus-ek boto asmoari egindako inkestaren araberako emaitzak aintzat hartuz, goiko irudian ikusten den ordezkaritza izango luke Legebiltzarrak. Alegia, emakumeak gehiengoa lirateke!

Legebiltzar parekidea?

EITBFocus-ek maiatzean egindako boto-asmoaren inguruko inkestaz baliatuta, eta argitaratutako zerrenda-izenei kasu eginez, osatutako grafikoan legebiltzarkide baten faltan geratzen da Legebiltzarra: 38 emakume eta 36 gizon. Baina #politikafikzioak arriskuak ditu!

.Legebiltzar parekidea?

*EITBFocusen inkestarekin eta zerrenda ofizialetatik ateratako datuekin osatutako taula

Legebiltzar parekidea?

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.