Lauburuak eta buru lauak

Lauburuak eta buru lauak

Lauburuak eta buru lauak
Liliana Sanchesen marrazkia

Euskarak hizkuntzarekin jolastu eta esanahi bikoitzak emateko joko handia eskaintzen digu, mintzaira gehienen antzera; batzuetan hitz asko erabiltzen ditugu gauza bera izendatzeko, eta bestetan, aldiz, hitz batek gauza askori jartzen dio izena.

Esaterako, zorion hutsa. Maite duzun hori besarkatzea, bere alboan oheratzea, lo hartu eta esnatzea, goiza izara artean luzatzea; zerbait egiteko jaio zinela sentitu eta horretan jardutea; une eta toki aproposean zaudela sentitzea, konpainia ezin hobearekin. Zorion hutsa.

Baina gerta daiteke kanpora helarazten duzun irudia itzulgarria ez izatea, eta barru begirako leihoak beste kopla bat kantatzea, hegazti erraririk ez pausatzea, ez argirik, baina bai ilunik. Igande eguerdietan txibierroak jatera ateratzen den familia nuklearreko emazteari ederki doakio bizitza, izan ere baitu salario ona bermatzen dion lanen bat, ez agian amestutakoa, baina bai bere bi ume zoragarriei bizitza duin bat eskaintzen laguntzen diona, eta bigarren etxea, eta auto bat, eta gauza asko. Lanak itotzen du, etxean ez diote arnasik ematen, eta demagun, demagun, goizetan, hipotetikoki, ez dela animotsu jaikitzen. Baina jarriko du makilajea, jantziko da dotore, eta bere irribarre onena eskainiko du; zoriontsuaren planta eginez, baina sustrairik gabeko planta. Zorion hutsa, alegia.

Lauburuak eta buru lauakNavarrisimoren batek, ordea, beti eman dezake ezustekoren bat. Nafarroako Gobernuak etxeetara eguberriak zoriontzeko bidali duen gutunak berak haserre jarri du ultraren bat, zeren eta, adi… eguzkilore bat agertzen da. Esoterismoa, sektarismoa eta abertzaletasuna bezalako kontuekin lotu dute eguzkilorea; oso artaburua izan behar da eguzkilore bat horrela eklipsatu nahi izateko.

Lauburua, denok primeran dakigun bezala, esbastika bat da, eguzkiaren sinbolo bat, eta lau buru, 4 buru, dauzkalako izendatzen dugu horrela. Printzipioz ez dago misterio handirik. Baina badago buru karratua daukan sobera jende, pentsatzeko modu laua eta lausotua daukana, buru laua duena zinez. Zeren eta badirudi eguzkiarekin zerikusia daukan edozer euskaldunon (edo euskaldun batzuen) jabetza dela; hala balitz, ederra litzateke.

Lauburuak eta buru lauak

Batzuk oso buru lauak dauzkate, laua burua, eta esaera zaharrak dioena kasu honetara moldatuz: gustuko tokian Cuestarik ez.

Lauburuak eta buru lauak