Larunbateko tiroketa ondoreneko apunte batzuk

    • Barne Ministerioaren lupak ez ezik, hedabideenak ere gainean ditu Sortuk. El Paisek, Noticias eta Vocento taldeko egunkariek gaur editoriala eskaini diote, eta denek, salbuespenik gabe, agertzeko eskaera luzatu diote alderdi berriari. Haiekin batera, alderdi guztien adierazpenak agertu ziren, salbuespenik gabe. Denek helburu bera zuten: Sorturi eskabidea luzatu.
    • Bilduk, larunbateko tiroketa Gernikako Akordioaren norabidean ez doala adierazi du. Gogoratu, ETAk ere bat egin zuela Gernikako Akordioaren edukiarekin.
    • Gaurko erantzunak balioko ote du, Sortu legeztatzeko Konstizuzionalera jotzea erabakitzen bada bidean harri bat gehiago ez izateko? Askorik itxaron gabe erantzun du Rubalcabak, Sorturen erantzuna “gustu txarreko broma”tzat definituz.
    • EAk eta Alternatibak ere, Bilduren motor gisara, Gernikako akordioaren aurka doala, eta su-etenak berean dirauela adierazi dute. ETAk ere, su-etenean jarraitzeko erabakia berretsi eta gertakaria argitzeko agertu egin beharko luke datozen ordu edo egunetan,
    • Arnaldo Otegik hainbesteko garrantzia ematen zion sinesgarritasunaren borroka hori eragiten dio batez ere larunbateko tiroketak. ETAk gertakari isolatutzat definituko du, baina gertakariak gertakari, ez dio laguntzen prozesuari larunbatekoak, eta Gara ere, bere editorialean zorrotz agertu da zentzu horretan.
    • ETAk, beste su-eten batzuetan, defentsarako eskubidea beretzat gorde izan du. Oraingo honetan ordea, ez da horrela izan.

NDk0Nw==

Irudia | Pistola | Andorand | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Larunbateko tiroketa ondoreneko apunte batzuk”-ri buruz