Larunbatean Berriaren 10. urteurrena ospatuko da Atarrabian

Urteurrenaren karietara hainbat ekitaldi prestatu ditu Berriak Euskal Herrian zehar. Larunbatean ‘Zertarako hegoak’ antzezlana aurkeztuko dute Atarrabiako Kultur Etxean. Doan joan nahi duenak, Iruñeko harresian gorderik dauden bi sarrerak aurkitu beharko ditu.

Ekainaren 20an hamarkada bat beteko du Berria egunkariak, eta hainbat ekitaldi prestatu ditu urtemuga ospatzeko. Iruñerrikoa maiatzaren 25ean izanen da, larunbatean. Urteurrenerako prestatutako bideoa proiektatuko da eta ‘Zertarako hegoak’ antzezlana eskainiko da. Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak aurkeztuko du ekitaldia, eta urte guztiotan jasotako laguntzagatik esker ona azaltzeaz gain, euskarazko komunikabideok tinko aurrerantz jarraitzeko behar dugun konpromiso horri eusteko beharra azpimarratuko du.

Sarrerak Internet bidez eskuratu daitezke berria.info webgunean, baita Iruñerriko hainbat tokitan ere: Basajaun tabernan (Atarrabia), Ostarte tabernan (Burlata), Zubiarte Euskaltegian (Uharte), eta Karrikiri euskal dendan, Karmen kaleko Herriko Tabernan eta Berriaren egoitzan (Iruñea). Dena den, bada sarrerak eskuratzeko beste modu bat: Iruñeko harresietan bi sarrera daude gorderik. Aurkitzen dituenarendako izanen dira.

Bideoa:

 

Captura de pantalla 2013-05-22 a las 13.43.51

BARDO GORRI NAFARRA