Lan duina krisi garaian

Ertzaintza, by ukberri, Flickr
Ertzaintza, by ukberri, Flickr

Postu erdiak emakumezkoentzako gordeta omen daude; hauek bai berdintasunaren aldekoak! Berdintasunaren legea betetzeaz gain, Ertzaintzan egun existitzen den desoreka berdindu nahi omen dute… Eta erraztasunak baizik ez dituzte jartzen, izen ematea Internet bidez egin baitaiteke. Eusko Jaurlaritzak teknologia berrien onurak kudeaketan eta zerbitzuetan ezarri nahi dituela dio, ea hori arlo guztietan nabaritzen dugun…

Baina badira Ertzaintzaren 22. promozio honetan berritasun gehiago: Europar Batasuneko hizkuntzak ezagutzea baloratuko baitute hautaketa prozesuan. Frogatutako mailaren araberako puntuazioa lortuko dute, gainera. Zalatza sortu zaigu, ea euskara eta gaztelera gainontzeko hizkuntzen pare baloratuko ote dituzten. Ertzain bati errumanieraz jakitea euskara bezain baliogarria izango ez zaiola uste baitugu… (Ez dugu ezer, noski, errumanieraren aurka).

Jakizue, espainiar estatuko polizia-gorputzen artean ondoen kobratzen dutenak direla, Ertzainak. Hemen ikus ditzakezue azken urteotan Ertzaintzaren soldatzen aldaketak (igoerak).

Baina edonor ez dago Ertzain izateko prest. 18 urtetik gora eta 32 urtetik behera eskatzen dituzte. Espainiar nazionalitatea eta eskola-graduatu titulua ere beharrezkoak dira. Baita 1,65 metrotik gora neutzea gizonezkoen kasuan eta 1,60tik gora emakumezkoenean.

Hautaketa prozesuan ezagutzak, gaitasun intelektuala, pertsonalitatea eta egoera fisikoa neurtuko dituzte.

Eta gu bitartean langabezia tasaren igoeraz kexatzen…

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Lan duina krisi garaian”-ri buruz