Kultura, krisiaren biktima

cc loveof74
cc loveof74

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1994tik Donostian, Oñatin, Zarautzen, Arrasaten eta Hondarribian Gaztemaniak kontzertu programa antolatu du. Egun ordea ez dakite jarraipenik ematerik ahal izango dioten. Musika alternatiboarentzat, dirurik egongo den zalantza dago, beraz.

250 pertsona inguru bildu ohi dituzte ekitaldiek. Eta zalantzak hor daude. Ekitaldirik jendetsuenei lehentasuna eman behar al zaie? Edo kontrakoa egin behar da?

Stereolab, Hefner, The Delgados, The Silos, Pernice Brothers, Josh Rouse, Stiff Little Fingers edo Jolie Holland bost eta zazpi euroren truke. Diska aurkeztu berri duen Anarik ere ekimen honi esker kontzertua eskainiko du bihar. Zeren Zai taldearekin batera arituko da Donostiako Gazteszenan. Bertako musikak ere badu eta bere tokia Gaztemaniak-en baitan.

Ikusi beharko Gaztemaniak ekimenak aurrera egiten duen.

Baina, batik bat, ikusi beharko hemendik aurrera non sartzen dituzten guraizeak. Eta kultura gerrikoa estutu beharraren biktima nagusia ez izatea espero dugu.

Gaztemaniak
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Kultura, krisiaren biktima”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude