Korrika badator, gaztelaniaz ‘que vienen los vascos’

Korrika badator, gaztelaniaz ‘que vienen los vascos’

Korrika badator, gaztelaniaz 'que vienen los vascos'

Badirudi ez ditugula lezioak ikasten. Itsu gaudela -emozio eta hunkimenduen malko artean- Korrikaren testiguko ikurrina erriberako haizeak ferekatzen duela ikusita. Nafar kontserbadoreak asaldatu egin dira, beren zona ez baskofonotik ikur abertzaleak laster batean ikustean, eta oihukatu dute, que vienen los vascos aski ezaguna, Korrika badatorren ordez. Kasu, nehoiz ez naiz jarriko Sergio Sayasen alde, jainkoak libra nazala halako madarikaziotik, eta are gutxiago euskara putzu sakon eta ilunean ondoratu nahi dutenen alde, baina tira, bada garaia akatsetatik ikasteko. Ez dadin berriz ere Gipuzkoan gertatu zena errepika. Legegintzaldi hau ez dadin izan gau udatiar bateko ametsa, hemendik 8-10 urtera. Gobernuan egotea baino, irautea baita garaipena. Irautea eta eragitea. Epe motzeko lorpen iragankorrak baino, askoz ere garrantzitsuak baitira epe luzeko aldaketa ttikiak. Jendarte oso bat aldatzeko gai diren aldaketak. Eta EAJk badaki zerbait hontaz.

Erriberan ikurrina euskararen sinbolo gisa dantzan jartzea akats mardula da. Mesede gutxi egiten diona Nafarroaren euskalduntzeari, Nafarroako aldaketari eta inoiz gerta litekeen Euskal Herriaren berregituratzeari. Ez baldin bagara gai nafar jendartearen irakurketa zuzena egin eta berau aldatzeko estrategia bat eratzeko gai, akabo gara.

Aipatu guztiaren ondorioa da nafar hezkuntza sailburu, Jose Luis Mendozaren dimisioa. Aldaketak tentuz egin behar baitira, ezen, hala egiten ez baldin baditugu, baliteke legegintzaldia amaitzean geure buruak duela 10 urte baino atzerago topatzea berriz ere. Lan eskergarekin aurretik. Espero dezagun beranduegi ez izatea.

Korrika badator, gaztelaniaz ‘que vienen los vascos’
Ikurrina, korrika, Sergio Sayas, UPN

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.

2 pentsamendu “Korrika badator, gaztelaniaz ‘que vienen los vascos’”-ri buruz

  • Lucasekin erabat ados. 100 urte abertzaletsunak eta deus ikasten es
    Euskalgintzan ere oker handiak eginez,
    Zer pintatzen du ikurriñak lekukoari loturik?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude