Konplizeak

Konplizeak

Malen Aldalurrek parranda giroan (eta ez bakarrik) maiz jazotzen den gai bati heldu dio Klitto! agerkari feministan.

Asteburuko nekea zela eta, goiz oheratu nintzen astelehen gauean; Donostiako Parte Zaharra baino lehen, dirudienez. Etxe azpiko tabernan berriketan zebiltzan hiruzpalau gizon.

“Hemezortzi urte edo izango zituen baina ederra zegoen e? 90, 60, 90 neurriak zituen eta gainera ile horia!”, bota zuen emozioz gainezka gizonetako batek. Barrez erantzun zuten besteek, eta gustura jarraitu zuen kontakizunarekin: “Aitona bat izan nintekeen berarentzat, baina gustura hurbildu nintzen berarengana; egia da kalabazak jaso nituela eta ez zuela nitaz ezer jakin nahi, baina ez nintzen titiak eta ipurdia ukitu gabe geratu! jajajaja!”. Eta lagunek: “Handia zara!”, “Zu beti berdin e!”, “Bera ere gustura geratu zen orduan!”.

Eta hor jarraitu zuten eraso baten kronika egiten, barrez eta zilegitasun osoz. Amorratuta eta haserre oheratu nintzen. Erasotzailea goraipatzen jarraitu zuten denbora batez, eta alde egin zuten nire etxepetik.

KonplizeakPare bat aldiz joan naiz aurten Hernanira sagardotegi garaian, eta festa giroan ohikoa den gisan eraso bat baino gehiago ikusi ditut: lagunari ipurdia ukitu, aurrean dudan neskari oharkabean lepora igo, oihuka parean duten emakumearen gorputza puntuatu… Begiak itxi eta Hernaniko mutil horiek imajinatu ditut edozeinen etxepeko tabernan eurek egindako erasoen berri harro kuadrillan kontatzen.

“Handia zara!”, “Zu beti berdin e!”, “Bera ere gustura geratu zen orduan!”. Orain dela egun batzuk, Bulling-aren inguruko Kiva proiektuari buruzko erreportaje batean irakurtzen nuen, erasoekin bukatzeko konplizitatearekin apurtzea ezinbestekoa dela. Hau da, eraso egin ez arren, erasotzailea babestea badela, bere horretan, jazarpen nahikoa. Izan ere, erraza eta komodoa da horretarako inguru erosoetan (herri mugimenduetan, asanbladetan, lagun feministen artean) halako erasoak ahobatez salatzea; baina ez dakit zenbat diren nukleo maskulinoetan edo eremu ez erosoetan, euren lagunei kontra egitera ausartzen direnak; halako komentarioen aurrean, erasoa salatzen dutenak; euren konfort gunetik aterako dituzten jarrerak hartzen dituztenak.

Izan ere, ez Hernanin ikusitako erasoetan, ezta atzo gauen entzundako elkarrizketan ere, ez nuen ikusi erasotzailearen lagunik biktimaren alde posizionatzen.

Bulling-arekin gertatzen den bezala, erasoei aurre egiteko beharrezkoa da konplizitateekin apurtzea eta erasotzaileak babesteari uztea. ‘Eraso sexistarik ez’ dioten pegatinak paparrean pegatu, baina lagunen aurrean isiltzeak ez du ezertarako balio.

Konplizeak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

27 pentsamendu “Konplizeak”-ri buruz

  • Artikulo hau eraso bat da bullying a jasan dugunontzat. 4 urte luzez egon nintzen jipoiak astero jasaten, humiliazioak egunero jasaten, ikaskideek eta irakasleek ezer egin gabe. Orain non daude astakillo hauek? Bilgune feminazian, LABen… beren kabuz ezer egiteko gai ez ziranez gañontzekon lana kudeatzea dedikatzen dira orain.

    Sorgin ehiza, jipoitu, zentsuratu eta abar diru truke egiten duen mugimendu batek Kiva eta bullyingarekin zerikusirik badu, feministak eta haien konplizeak epaituak izateko beharra da.Zuen fanatismoa inposatu nahi badezue aurrera, beti egiten dezuen lez guztion gainetik. Baina gainontzekoon sufrimendua usurpatu gabe mesedez.

    • Ba ezin dut esan ados nagoenik baina erabat ulertzen dut sentimendu hori.

      Ezin dut jasan gaur egungo (batez ere gizon) feminista askoren jarrera. Esaten besteei pribilegiatuak garela, gure jarrera aldatu beharra dugula, espazioa inbaditzen dugula, IXILDU behar dugula etab. Beti besteei esaten, gutxiago
      Zenbat matxo alfa lezioak ematen….
      Bullinga praktikatu duen zenbat orain feminista eta berdintasunaren defendatzaile

      Egin fabore bat mesedez, gutxiago esan eta gehiago egin.

      Ixildu zaitezte zuek.

  • Sentitzen dut jasan dezuna, beste guztiari ez diot zentzurik ikusten.
    Portaera hoiek txalotu behar ez direla erratea iraingarria da Bullyna pairatu dutenentzat?
    Ta jada orain Feminaziak direla edo LABen daudela erratea doako iraina iruditzen zait bai feministei bai LABekoei ere. Sorgin ehiza, jipoiak …. diru truke? Poliziaz edo politikariaz ari al zara?

    Artikuluak dio konplizidadearekin bukatu behar dela, justu zurekin egin ez zena, ze ezer egin ez zutenak konplizeak dira, batzuk besteak baino gehiago postua ta ahalmenaren arabera baina konplizeak, ta justu hori da gaizki ulertu ez badut artikuluak diona.

    Feministak epaitu beharra? Ai ene.

  • Feminismoa: Emakumeak gizonen eskubide berberak izan behar dutela aldarrikatzen dutenak, matxismoarekin bukatu nahi dutenak….
    Feminazi: Pribilegio hoiek mantendu nahi dutenak, asmatutako terminoa tamalez emakume batzuen sostengua du.

    Bulynari buruz kexu zure buruaren aurka egiten? Bejoindezula.

    • Zeintzuk dira gizonok ditugun eta emakumeek ez dituzten eskubide horiek?

  • Buruz ari niz beraz ez dut dta begiratzen hasio.
    Feminismoa sortu zenean emakumeak ia edonon ez zituzten gizonek zituzten eskubidea legez.
    Gaur egun herrialde asotan legez ez dute eskubide berberak, ta eskubide berberak legez aitortuak dituzten herrialde gehienetan baztertuak dira lanean (lan prekarioneak egitera bultzatuak, lana ustera umea dutenean…), politikan…. ta hainbat esparruetan, askok mugatu nahi dituzte erreproduzitzeko herramienta soila izatera….
    Ba gauz hauen aurka ta gehiagotaz okupatzen da feminismoa.

    Ta ikusi nahi ez duenak ez ikusteko baina gizartea erabat matxista da, klasista ta arrazista ere,asko aurreratu da baina asko gelditzen da oraindik.

    Ez dakit, agian batzuk uste dute Espainia mundua dela ta horrexegatik galdera hori.

  • Suagaar, Euskal Herrian ala Zuzeu foroan, Espainian al gaude?
    Ze akats freudianoa.
    Hego jaunak argi galdetu dizu eta ulertzen da Euskal Herriari buruz galdetzen ari dela. Beraz, lurralde hauetan, zuk ezin uka dezakezun bezala, gizonok ez ditugu emakumeak ez dituzten eskubideak. Bai ala ez?

    • Kaixo aspaldiko, batzuentzako Espainia omen da mundua hemen Espainiak egiten dituelako legeak ez EAEk, ulertzen? Ez du zerikusirik hau Espainia edo EH den edo ez, legeak nork egiten dituen baizik.
      Hala ere eskertzen dizut zure arrangura. kar kar.

      • Legeari buruz ari zan ta legeak Espainiak egiten du beraz zuritu nahi dezun modun.
        Francoren garian, legeak ez zun erraten euskaraz hitzegiteagatik kartzelara joan zintezkela, baina askok kartzela pairatu zuten euskaraz hitzegiteagatik, Donostin bazeogen bat emakume bat euskaraz egiten harrapatzen zuenean zigarrokin erretzen zituela.

        Beraz lehen erran dut bezala ez dituzte eskubide berberak, ez lanean, ez soziedadean, ez politikan….. Ta ez badakizu edo etxetik ateratzen ez zara edo….

        • Zeintzuk dira EAEn edo Espainian gizonok dauzkagun eta emakumeek ez dituzten eskubide horiek?

  • Asper asper eginda nago artikulu eskema honekin:
    Neska inuxente bat gizonen arteko elkar hizketa nazkagarri baten lekukoa (testuingurua aldatzen da: kalean, taberna batean, tren edo autobus batean…) Ez dakit neskak belarri izugarri fin baten jabea delako edo txotxolo patriarkal horiek ozenegi mintzatzen direlako den, baina detaile guztiak harrapatzen ditu eta horrek balio izaten dio diskurtso hunkigarri bat eraikitzeko.
    A ze kasualitatea!. Edo denok mongolo hutsak garela uste dute?

  • Jon Irureta 2017-03-28 18:59

    Nik Malen Aldalurri bere imajinazioa nobelagintzan aprobetxatzea gomendatuko nioke.
    Zientzia fikziozkoa baldin bada askoz hobe!

    • Testosterona eta pasamontañasa burun eta ibili munduan! 2017-03-28 23:34

      Noski Jon, begira egin dezake Iruñako gertakarien inguruko nobela bat. Agian ez zen errealitatetik oso urrun egongo, ez? 😉 Edota kantauri ponentzia hartu eta horretan oinarritutako nobela bat idaztea non Euskal Herriko Mugimendu Feministak egindako lan guztia ez duen ezertarako balioa izan eta non feminismoa (mugimendu burgues hori of course) langileria banatzen duen!

      Edo, hobeto! Egin zezakeen aitatxo eta amatxok karrera ordaintzen (ze klaro nola jarriko dira lanean ikasten banago.. baina bitartean karrera ordaintzeko lan egin behar duten feministei burgesak direla errepikatuko dute) dioten talde baten inguruko nobela, non euren herritik kanpora ikastera joan behar izatkotan ere aitatxok eta amatxok ordainduko dioten etxea, garraioa eta janaria noski! Eta ez ditzagun ahaztu amatxoren tupperrak igandean! (hau ere agian errealitatetik oso urrun ez da geratuko beraz imaginazio asko ez dio bota beharko..)

      Benga eh benetan parrea ematen duzue komentario hauek guztiekin. Zer gertatzen da, zuen pribilegioak dantzan ikusi dituzue ala? Tope zuek eh!

      • Jon Irureta 2017-03-29 20:04

        Zure ironia kutreak ezin du estali pasadizo horrek gezur usain galanta duela.

    • Txurroak txokolatearekin 2017-03-29 02:12

      Jon, ez dago ikusi nahi ez duena baino itsu hoberik. Beraz, faborez, jo ezazu pareko postea, ea zertxobait espabilatzen zaren, fenomeno! (eta neregatik balitz, fuerte fuerte eman eh! Lagunduko nizuke)

      • Jon Irureta 2017-03-29 20:09

        Espabilatzeak zuen propaganda merke zuri gezurteroa irenstea suposatzen baldin badu, tonto jarraitzea nahiago dut (baino Malenek asmatutako istoriotxo inozoak sinisteko bezain tontoa ez).

        • Txurroak txokolatearekin 2017-03-30 00:25

          1. Asmatua baldin bada ere, existitu daitekeen errealitateaz ari da. Baina tira, zuk segi zure txurroari begira, ea ez den zentimetro bat bera ere txikitzen!
          2. Zeintzutaz ari zara “ZUEN” izenordaina erabiltzean?

          Postea jota gero erori zaitez lurrera, eta ea norbaitek txurroa zapaltzen dizun!

  • Hiltzen Hil 2017-03-29 02:49

    Jarri zaituzte jada begi-puntuan Jon, eta arrazoi osoarekin: Nolatan ez duzu onartzen euskal-emakumeek egun jasaten duten genozidio/opresio/diskriminazio sistematikoa konspirazio hetero-patriarkal-matxistaren eskutik, non euskal-mutil guztiok parte hartzen dugun ?

    Zer axola du ez badute euskal-mutil batek buruturiko bortxaketa-kasu bakar bat ere topatzen? Andaluz kuadrila batek buruturikoa baliatuko dituzte horren erantzunkizuna euskal-mutil depredadore eta matxistoi leporatzeko.

    Zer axola du egun euskal-mutilok baino baliabide instituzional gehiago badituzte euren eskutara? Ikasle izanik lan egin-behar horren drama txatxu eta lekuz-kanpoko bat erabiliko dute euren biktimismoa zentzugabeki justifikatzeko.

    Diru-laguntza, entxufismo eta arreta-mediatiko gehiago behar dute jasaten duten fantasiazko genero-genozidio sistematikoaren aurka. Ahalik eta propaganda-agerkari gehiago behar dituzte euskal-neskak euskal mutilon aurkako gorrotoan elikatzeko, izan ere hiltzaile potentzial batzuk gara mutilak izanagatik eta ez dugu besterik merezi. Jar itzazu behingoz betaurreko lilak Jon!

  • Baditut berrogei urte baino gehiago, gizonezkoa naiz, eta ez dut sekula Malenek aipatutako elkarrizketaren arrasturik ere ez somatu nire artean. Malenek kontatzenduena fantasia bat dela? Seguru aski. Esan behar da Malenek berezkoa duen antena poliziakoa, jendearen elkarrizketen espioitza lanean agertzen baizaigu, gure literaturan hain pertsonai komikoak diren amonaxar mutxurdinen antzera. Baina hauek jendea hitzez larrutzen zituen baina Malenek nire ustez, gauregungo feminista klase baten moduan, ardura penalak nahiko lituzke.

  • Galdera artikuluaren egileari,
    Zergatik irudi hori?

  • Hori da ez du jartzen baina batzuentzako atzerritarrak dira guztiak.

    EBko 5 biztanletik 2k uste dute bortxaketa justifikatua egon daitekela, ta batzuen iritziz denak Musulmanak ta atzerritarrak izango dira.
    Ta iritzi hau bortxaketa batekin, zer izango da beste gauz “txikiagorekin” .

    Epaileen barrun sententzia mordo agertzen dira matxismoaren adibide.
    Kondenak jaistea ohikatu ez duelako.
    % urteko neskato baten bortxaketan aurre egin ez ziolako.
    Emakumak bakeroak eramaten zituelako ezin zutela bortxatu beraz borondatez izan beharko zela…

    Ta hau epaileen ebazpenak.
    http://www.argia.eus/albistea/bortxaketa-justifikatu-daitekeela-uste-du-europar-batasuneko-bost-biztanletik-bik