Komuneko zuloa eta zu zeu

Fuzo. Flickr. CC.
Fuzo. Flickr. CC.

Sarri aurkitzen da ikuskizun negargarriren bat halako lekuetan, eta beti jartzen gara pentsatzen gaitzen batek harrapa gaitzakeela halako leku intimoan. Egia esan, gaitza harrapatzeko aukera gehiago sortzen ditu ordenadore baten teklatuak, baina komuneko zuloak dira gurean munstro belduragarrienetakoak.

Eta bai, botatzen dugu bonba, eta hipnotizaturik begiratzen dugu ura nola doan zuloan behera, hark birus eta bakterio guztiak eramango dituelakoan, baina, bai zera! Biderkatu baizik ez dugu egiten zomorro gaizkile guztien aukera. Bonba botatzean, dantzan jartzen ditugu denak, komuneko airean zabaltzen ditugu guztiak eta egundoko mauka aurkitzen dute gure gorputzeko azal eta arnasbideetan.

Hemendik aurrera ez ahaztu, beraz, lehenik eta behin estalkia itxi behar da, bonba bota eta segundu batzuetan itxaron. Gero gerokoak.

gizartea
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Komuneko zuloa eta zu zeu”-ri buruz

  • J. Etxenike 2009-03-31 00:56

    Informazio xelebrea. Non du jatorria? Zein da iturria?

  • Perico Legasse eta gazta izeneko sarreran eztabaida baten berri ematen da. FR2 katean, joandako larunbat arratsalde batean izan zen hori. Bertan bilduta ziren zientzialari eta bestelako batzuk, horixe izan zuten aipagaietako bat, nola, uste gabean, bakterioen ekina areagotzen dugun, hala nahi ez eta. Komunekoa bezala, frantziarrek eskua emateko duten ohituraz ere aritu ziren. Eta, bai, ordenadorearen teklatuarekin ibili ziren gora eta behera, zornebide berri eta ikaragarria bailitzan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude