Kimtxoren gauzak

ZuZeuphoto
ZuZeuphoto

Begirunerik ez, mespretxua eta erdeinua.

PNVko Aitor Esteban diputatuak “lotsagarritzat” jo du Espainiako Hezkuntza Ministerioaren webean ageri den itzulpena. Alderdi honek esan du Kongresuan galdegingo diola Gabilondo berari, “autonomietako hizkuntza koofizialek duten garrantziaz”. Euskara dakitenek diotenez, web orri hori lotsamangarria da. Itzultzaile automatikoa erabili zuten eta hark utzita bezala kopiatu zuten itzulpena, dakien inork ez zuelarik gainbegiratu emaitza (-).

Nik ez dakit euskara askorik, baina erakunde eta paramonopolioen katalanerazko orrialdeetan sarri ibiltzen naiz —Telefonikarenean, esaterako—, eta hizkuntzari ematen zion tratua mespretxuzkoa da beti. Kultura Ministerioaren webak, hasteko, katalanera eta valentziera bi hizkuntza desberdin bezala hartzen ditu (Ministerio de Educación delakoak, kontrakoa dioen bitartean. Bitxia da: eurak ere ez dira ados jartzen). Artaburukeriara iristen dira sarri (-).

Joan zen astean, Bruselako Itzulpen Literarioa eta Kulturari eskainitako bileraren ondoren, Jordi Savallek adierazi zuen, fedea zeukala Europar Batasunak hizkuntza ofilizial guztiak onartuko dituela egun batean. Esan zuen: errespetatua sentitzen ez dena, ez da sentitzen gizarte baten zati, eta gizakiaren onarpena, errespetatua sentitzen bada bakarrik ematen da, ez bestela. Egunez egun Espainiako erakundeek darakusten errespetu faltarekin, nola nahi dute ez dadin izan gaitzusterik Espainiarekiko? Nola nahi dute ez dezagun beste aldera begiratu, higuindurik, mespretxuaren ikur eta sinboloak erakusten dizkigutenean?

Quim Monzó. La Vanguardia. 090424

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Kimtxoren gauzak”-ri buruz