Kilometroak saltzen

Bertan, K. Miles jaunak bere burua aurkeztu, eta kilometroak saltzen dituela esaten digu. Mila metro baino askoz gehiago dela kilometro bat, ez daudela berdinak diren bi kilometro…

BMW kilometroak saltzen
BMWren webgunea eta espota

Ideia hori, kilometroak saltzeko ideia alegia, ez zuten ba iragarkiaren sortzaileek euskaldunongandik hartuko (guk estatubatuarrengandik hartu genuen bezala, bide batez esanda)?

Ez dut uste. Baina pentsatzen jarrita, BMW ez litzateke, ez, marka txarra datorren Kilometroak babesteko. Beren produktuak probatzeko aukera eskainiko balute, adibidez, inguruotako gazte tunning-zale euskaldun eta erdieuskaldunen artean daukan arrakasta ikusita, inoiz baino kilometro gehiago egingo lituzkete askok.

Ez dakit horrela, antzera edo oso bestela; baina susmoa dut gero eta sormen gehiago beharko dugula komunikazioan kilometroak saltzen asmatzeko.

kilometroak, komunikazioa, publizitatea

Publizitatea, marketina, komunikazioa, kultura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude