Kazetariei ‘opariak’

Hauek dira azken hilabete t'erdian jasotako opari batzuk.
Hauek dira azken hilabete t'erdian jasotako opari batzuk.

-Maleta bat eta bi motxila.

-Bota pare bat.

-Zapata pare bat.

-Hiru kamiseta.

-Bi txapela.

-Diska bat.

-Lau USB.

-Galtza pare bat.

-Hiru boligrafo.

-Eguzkitako betaurrekoak.

-Ordenagailua gordetzeko poltsa bat.

-Lau koaderno.

-Manta bat.

-Bi bazkari.

-Lepoko zapi bat eta bufanda bat.

-Nezeser bat (bere tramankulu guztiekin).

-Burko bat (bai, txikia, baina burkoa…).

-Bi ahozapi.

Ez da ‘cohechoa‘ jasotzen dudan lehen aldia. Agendak, liburuak, beste maleta bat, diskak, egutegiak, ardo botilak (dozenaka) edo goxokiak erredakziora iristea normala izaten da. Batez ere Gabon garaian. ‘Opari’ gehienak, gainera, gure ‘agintariek’ bidaltzen dituzte. Gehiegi nire ustez, batez ere krisi garaian gaudela kontuan hartuta. Baina, nire galdera hau da: benetan zerbaitetarako balio duela uste al dute?

kazetaritza

Donostiarra. 25 urte. Duela zazpi erbesteratu nintzen Madrilgo "Euskal Herri txikira". Amets bat bezala gogoratzen dut Mexico DFn iragandako urtebetea. Mundua aldatzeko asmoarekin egin nintzela kazetari esaten dudanen, barre egiten dute. Berdin dit.

2 pentsamendu “Kazetariei ‘opariak’”-ri buruz

  • Ba nik gehienez liburu edo diskaren bat jaso izan dut, eta hori aurkezpenera joandako egilea edo editorialeko kidea lagun edo oso ezagun izaten dudanean. Doakiela hemendik nere esker ona.
    Ze ezberdina den “kazetari” edo “kazetari” izatea…

  • Izaskun Pérez 2009-10-18 01:29

    Gari, ez dakit nola interpretatu behar dudan zure azkeneko esaldia…

    Egoera salagarria dela iruditzen zaidalako idatzi dut testua. Milaka euro gastatzen dituzte Madrileko udaletxeak eta gobernuak ‘cohechoan’ eta ez zait zilegi iruditzen.

    Tamalez, ez dut Euskal Herrian lan egiteko aukerarik izan oraindik eta han gauza bera gertatzen den jakin nahiko nuke. Hori da guztia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude