Katebegi ahulenentzako murrizketak EiTBn

eitb kaleratzeakEuskal hedabide publikoa garesti ordaintzen hasia da murrizketak. Langile ebentualak eta azpikontratetakoak dira biktima nagusiak. EiTB.com elikatzeaz arduratzen den M4Fk plantillaren erdiak kaleratu behar ditu. Radio Vitoria langileen laurdena kanporatu nahi du Maite Iturbek gidatutako zuzendaritza taldeak.

Ihartzen hasia da euskal hedabide publikoaren enborra. Maite Iturbek zuzendari kargua hartu zuenean bazekien egoeraren gogorra, eta esan gabe argi utzi zuen: “EiTBko plantilla finkoa mantenduko dugu, ebentualak…”. Aurrekontuaren murrizketak oso gordin bizi dituzte hedabideko langileek, soldatetan eta proiektuak aurrera eraman nahi baina ezinean. Gehien sufrituko dutenak halere, lanpostua galduko dutenak izango dira. sosradiovitoria

Radio Vitoria hedabide publikoan 10 lagun gutxiagorekin lan egiten ikasi beharko dute. Hori da zuzendaritzaren proposamena. Urteak kontratu ebentualarekin daramatzaten kazetariak kaleratu egingo dituzte. Gaur egun 40 lagun inguruk egiten dute lan, Radio Vitorian egun osoko programazioa eskaintzeko. Langileek SOS Radio Vitoria plataforma abian jarri dute Arabako irratia desagertzera kondenatua izan ez dadin. Dagoeneko jakinarazi diete Radio Euskadik irentsiko dituela saio propioak. Lan uzteak egiten ari dira aste honetan zehar, sinadura bilketa ere hasi dute. Eusko Legebiltzarrak eta Gasteizko Udalak irratiaren lana aintzat hartu eta kaleratzeak galarazteko eskatu du.

Media 4 Future (MF4) EiTBren azpikontrata da, eta hedabide publikoaren webgunea edukiz betetzeaz arduratzen da. EREa aurkeztu berri du: 27 lagun kalera, soldaten jaitsiera (%25 arte batzuena) eta 4 lagunei lanorduak erdira. EiTBko Bilboko egoitza aurrean protestak hasiko dituztela iragarri dute (informazio bloga; @mf4borrokan). Media 4 Future enpresaren sortzailea EiTBko gerente ohi Juan Diego Casals da, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik inputatua.

 

eitb, mf4, murrizketak, radio vitoria

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude