Kataluniak badu hezkuntza lege berria

Hezkuntza sistema, by Daquella manera, Flickr
Hezkuntza sistema, by Daquella manera, Flickr

ICV-k, besteak beste, legea itunpeko ikastetxeentzat onuragarria izango dela uste du, ikastetxe publikoen kalterako. Horregatik legearen zati batzuen alde agertu bada ere,  legearen muina, IV eta XII. tituluak, ez ditu onartu. Ikastetxe publikoen eta itunpekoen existentziaz eta hezkuntza sistemaren finantziazioaz hitz egiten duten tituluak dira horiek, hain zuzen ere. Gainera, Kataluniako hezkuntza legeak Entesa-ko ituna ez duela betetzen adierazi du Dolors Camats, ICV-ren legebiltzarreko bozeramaileak. Montilla presidenteari, CIU-gatik ordezkatu izana leporatu dio Camats-ek.

Ez dira PP, Ciutadans eta ICV bakarrik agertu lege honen aurka. Sindikatu gehienak eta irakasleak ere ez baitaude legearen edukiarekin ados. Egun existitzen diren ezberdintasun sozialak handitzea ekarriko duela uste dute, gaur Kataluniako legebiltzarrak onartu duen testuak. Eskola publikoaren kalterako izango ote den ere beldur dira.

Zer dio legeak?
Hezkuntza lege berri honek autonomia handiagoa ematen die eskolei (batik bat, eskola publikoen kasuan). Pedagogia, antolakuntza eta giza baliabideen eta materialen kudeaketaren alorrean erabakitzeko gaitasun handiagoa izango dute.

Bestalde, hezkuntza doakoa izango dela ziurtatzeko itunpeko ikastetxeak finantzatuko ditu Hezkuntza sailak. Familiei aportazioak egitea inposatzea ere debekatzen du.

Unean uneko gobernuak erabaki ahal izango du ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten itunpeko ikastetxeak finantzatzen jarraitzea. Legeak sexu banaketaren aurkako neurririk ez hartzea izan da ICV-ren kexetako bat.

Egun BPG-ren %2,7a dago bideratua hezkuntzari. Kataluniako Hezkuntza lege berriarekin kopuru hori %6rarte handitu beharko litzateke zortzi urtetan.

Eskola gueto-ak ekiditeko erakunde publikoek erabakiko dute behar espezifikoak dituzten ikasleen ehunekoa zenbatekoa izango den.

Hirugarren hizkuntza baten ezagutza sustatuko dute. Baina hirugarren hizkuntza ez da izan gai polemikoa, gazteleraren irakaskuntza, baizik. Espainiako Hezkuntza Ministerioak ezarritako dekretuaren arabera asteko hiru ordu eskaini behar zaizkio gaztelerari. Hezkuntza lege berriarekin, aldiz, Kataluniako ikastetxeetan bi ordu, baizik, ez zaizkio eskainiko.

ciu, ciutadans, erc, hezkuntza legea, icv, Katalunia, PP, psc

Kazetaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude