Juanjo Zearreta hil zen atzo

Zearreta, Euskaltzaindiak banatutako argazkian
Zearreta, Euskaltzaindiak banatutako argazkian

Juan Jose Zearreta Urigoitialdekozea Zornotzan jaio zen, 1947ko ekainaren 10ean. 60ko hamarkadaren amaieran hasi zen euskalduntze eta alfabetatze kanpainetan parte hartzen. Hala, 1968-69 ikasturtean Deustuko San Felicisimon euskarazko eskolak sortu ziren, Zearreta talde horretako partaide izan zelarik.

1970ean Lehen Urratsak liburuaren prestaketan jardun zuen, besteak beste, Patxi Elgezabal eta Ricardo Badiolarekin.

Urte horietan lanean zebilen Bizkaiko alfabetatze batzordeko kide izan zen. 1975-76an, herrialde guztietako batzordeak batu eta Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea (AEK) sortu zenean, bera izan zen sortzaileetariko bat, idazkari lanak ere bete zituelarik.

1973an hasi zen lanean Euskaltzaindian, Ekonomia arloan, Jose Luis Lizundia orduko idazkariordearen lankiderik hurbilena izan zelarik. 1975eko ekainaren 27an euskaltzain urgazle izendatu zuten.

2003anĀ  Euskaltzaindiaren kudeatzaile izendatu zuen Akademiak.

Euskalduntze prozesuarekin loturik beti ere, hainbat lan argitaratu zituen, elkarlanean:

  • Euskalduntzen (3 liburuki), 1972
  • Alfabetatzen (1975)
  • Euskara: Hizkuntza Ariketak (1976)
  • Euskal Hiztegi Modernoa (1977)
  • Sortzen – I (1978)
  • Hiztegia 80 (1980
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude