Juan Carlos

Juan Carlos ezagutu dut aste honen hasieran. Ez dut berarekin hitz gehiegirik egin, baina ordu batzuk pasatu ditugu bata bestearen alboan. 36 urte beteak ditu eta tipo lasaia dirudi; zu edo ni izan gintezke, bestela zure seme edo alaba. Gazte arrunt bat da, zu eta ni bezain arrunta, zu eta ni bezain berezia.

Juan Carlosek kezka bat dauka: 20 urte zituela, bizitzarekin aurrera jarraitzeko, proiektu bat sortzeko, etxe bat erosi zuen. Zaharra, ttikia, balekoa. Lana bukatu zitzaion, paroa agortu gero, eta ordaindu ezin zuenez, etxea kendu nahi diote, 15 urtez ordaindutako etxea.

Zu edo ni izan gintezke. Anaia, arreba zaharrena. Ahizpa agian…

 

Maiatzaren 25ean Oarso-Bidasoan argitaratzen den Boga astekarian argitaratua.

 

 

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.