Jose Maria Aznarren abdominalak

aznar
aznar

PP alderdiarekin Espainiako presidente izan zen politikariak, beti izan du kirolari fama. Duela ez asko argitu zuen biziki maite duela forman egotea, eta horretarako, egunero korrika eta 2000 abdominal egiten dituela.

Aisialdi garaietan paparazziek ateratako argazkietan frogatua gelditu da ez zuela gezurrik esaten, bere emaitza eman dutela eguneroko ariketek. Lider eskuindarrak Pasion de gavilanes telesailaren hurrengo denboraldia grabatzeko intentzioa al du? Ala bere intentzioa soilik ligatzea da? Ez dago Botella-rekin gustura? ui ui ui ui ui… a ze bonbazoa!

Batek baino gehiagok pentsatuko du, baina hori albistea al da? Ba bai, Aznar abdominalekin ikusteak edozein harritzen du. Ala ez? Beno horrelako Aznar, umore kontuengatik soilik baldin bada albiste, gaitzerdi.

aznar korrika
aznar korrika

Hemen Carlos Latreren parodiatxoa kontu honen inuguruan:

http://www.youtube.com/watch?v=19yr3HLUpmE&feature=related

abdominalak, iritzia, Jose Maria Aznar, politika, PP, Prentsa arrosa, umorea
Oier Aranzabal

ZuZeulari 2009. urtetik. Garoa liburu-dendan lanean. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude