Jaialdi 2015, Boisen uztailaren 28tik abuztuaren 2ra

Jaialdi 2015

AEBetako milaka euskaldun bilduko da Boisen, Idahoko hiriburuan, Jaialdi 2015 festan. Jakingo duzuenez, uztailaren 28tik abuztuaren 2ra ospatuko da aurten, AEBetako euskal jairik handiena da Jaialdi eta bost urtean behin egiten da.

Diaspora osoko euskaldunen festa nagusi honek giro aparta izan ohi du. Lehenengo edizioa 1987an egin zen eta 30.000 lagun inguru bildu zituen. Bigarrena 1990an, eta ordutik, bost urtero egin ohi da festa Boiseko San Inazioekin batera.

Euskal Diasporaren hiriburu eta topagune bihurtzen da Boise, giroa bikaina, musika, dantza, kontzertuak, afari, bazkari, edari, etab. Aurtengo partehartzaileak aipatuz, Irrintzi Erraldoi Konpartsa, Ortzadar elkartea, Luhartz, The Crazy Wheels Band, Xabi Paya eta Nerea Ibarzabal bertsolariak, herri kirolak, harrijasotzaileak, aizkolariak, etab. Gozatzeko eta ez aspertzeko moduko egunak izango dira zalantzarik gabe.

www.jaialdi.com

kontsultatu webgunea Jaialdi 2015 festaren informazio gehiago nahi baduzu

Jaialdi 2015

Jaialdi 2015  – egitaraua

Jaialdi 2015Uztailaren 29, 30 eta 31
Ekitaldiak “Basque Block-ean”
“Basque Block” (euskal auzoa) lagunarte eta familien arteko topagune bilakatuko da. Frontoian esku pilota eta pala partiden erakustaldiak egingo dira. Euskal Museoa irekita egongo da zenbait euskal erakusketekin. Egun osoan zehar auzoan janaria eta edaria erosi ahal izango dute bisitariek.

Uztailaren 30a
Herri Kirol saioa ilunabarrean CenturyLink aretoan
Euskal Herritik etorritako kirolariek harri-jasotze, aizkolaritza eta sokatira saioak eskainiko dituzte. Beste zenbait herri-kirolen txapelketak ere izango dira.

Jaialdi 2015Uztailaren 31
“Festara” emanaldia Morrison Center antzokian
Sarrerak lortzeko zortea dutenentzat euskal dantza eta musikaz betetako ekitaldia izango da, bertako eta nazioarteko artisten emanaldiekin.

Abuztuaren 1a
Jaialdia “Expo Idaho” aretoan
Izan zaitez Euskaldun egun batez eta gozatu Jaialdiaren hasiera ekitaldia, euskal janaria, herri-kirol saio eta txapelketak, euskal musika eta dantza, oroigarriak  eta eskuz egindako opariak erosteko dendatxoak, eta bisita itzazu aire egokitua izango duen areto zabalean.   

Jaialdi 2015Abuztuaren 1a
Meza katolikoa (arratsaldean)
Meza nagusia euskaraz eta ingelesez, Oinkari dantza taldearen partaidetzarekin.

Abuztuaren 1a
Dantzaldia “Expo Idaho” aretoan (gauean)
Ospakizunak dantzaldi batekin jarraitzen du; nazioarteko eta bertako taldeek dantzatzeko musika joko dute.

Abuztuaren 2a
Jaialdia “Expo Idaho” aretoan
Euskal ekitaldiz betetako beste egun bat. Amaiera ekitaldia.

Jaialdi 2015

Jaialdi 2015Jaialdi 2015

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.