Iturria eta goroldioa

images-11.jpg
Arraioa, lagun birtual bat ezagutu dut gaur errealitatean. Ez da gauza handia izango, baina hezur-mamiak eta aurrez-aurreko ezagutzak gordetzen dakite oraindik lilurarik. Betaurrekoek ezartzen diote hari marka fisiko nabariena, ile motzak eta zientzilari ernearen jiteak ere bai. Uste baino ahalketsuagoa dela begitandu zait. Ea hurrengo batean egiaztatzeko aukera daukagun. Poza ematen du berez legegizon izatekoa denak, kultura gaiekiko halako afizio libertinoak dituela ikusteak.  Mikel Iturria zen, euskal blogosferaren begirale dohatsua. Harrikadak eta Pedradas dute izena haren blogek, eta zuetako askok nik baino hobeto ezagutuko duzue, beti adi, beti kurios. Arrazoiz dio Axularren hura: Dabillan harriari, etçaica goroldioric lotcen. Como hay Dios: ez diot goroldiorik ikusi itsatsita.

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

4 pentsamendu “Iturria eta goroldioa”-ri buruz

  • Aupa Hasier:

    Azkenean bai, azkenean egin dugu topo ziberespaziotik kanpo.

    Ea hurrengo batean gaurkoan baino lasaiago egoterik dugun.

    Plazerra izan da.

  • “Pajdón mezie, me… ye crua kitie… tronpé, e”

    Ez zen goroldioa itsasteko moduko abiada, ez jauna, Parisen bizi den inmigrante Bulgariarraren aitzakiarekin, tipi-tapa, tipi-tapa, kalean behera hartu zenuena. Bizarra kenduta nindoan gainera! Ez dut ulertzen… Beste batean argituko didazu zergatik desagertarazi zenuen/zuten kutxa-hendaiako artikulua mundu alu honetatik.

    😉

  • Arraioa, Balaklaba, zahartzen ari naiz halako kontakizun kriptikoak ulertzeko. Kutxaren artikuluarena bakarrik ulertu dizut. Nahi baduzu esango dizut: prentsan argitaratutako artikulu hori eta ia denak kendu edo laburtu egin ditut, blogean luzeegi geratzen direla iritzita. Horixe da kontu guztia.
    Bestea, bulgariarrarena eta, eskertuko nizuke berriro esplikatzea, otoi.

  • Zertan ariko nintzen ni pentsatzen? Horrek ez du ez hanka ez bürûrìk!

    Aitzakia emateagatik, esango dut nire lehen nobelaren primizia mundiala egin nahi izan nuela alua munduan; nobelaren lehen 3 lerroak utzi nizkizuela irakurgarri. Enigmatikoa du hasiera oso. Dudarik gabe, irakurlea engantxatzen du lehen karakteretik hasita. Nobelaren izenburua:

    “Kaka zaharra! Nire amak arrazoi zuen”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude