Itoiz gelditu zuen ekintza zuzena

Itoiz gelditu zuen ekintza zuzena

“#Itoiz 20 Urte” Ahotsa.info komunikabideak ekoiztu duen erreportaje bat da (gazteleraz), Solidarios con Itoiz taldeak egin zuen ekintza sonatuenaren hogeigarren urtemugaren harira, atzo argitaratua.

Bertan, ekintza egin zuteneko hiru lagunekin mintzo dira La Haine eta Ahotsa, orduko borroka ekologista eta egungoa ahotan hartuta.

Guk euskaraz azpititulatu dugu:

Borroka eredugarria

Atzo bete ziren hogei urte Solidarios con Itoiz taldeko zortzi kidek obrako kableak moztu eta urtegiko lanak urte betez gelditu zutenetik. Ekintza zirraragarria izan zen oso eta bertako irudiak mundu osora zabaldu ziren. EHan azken hamarkadetan egin den ekintza zuzen ez biolento gogoangarrienetarikoa izan zen, eta eredugarria indartsu zebilen borroka antimilitarista eta ekologistarentzako.

Itoiz gelditu zuen ekintza zuzenaOrduko bideo eder honetan, ekintza zuzeneko irudiak dituzue -Fermin izeneko zinpeko zaindariaz akordatzen zarete?-, eta duela hamar urteko artikulu honetan (gazteleraz), ekintzaren azalpena -solidarioek kontatua- eta hurrengo egunetan gertatutakoaren kontakizuna.

SuTaGar taldeak ama lurraren aldeko borrokalariei kantu bat eskaini zien, “Rotaflexa garraxika”. Solidarioez harro gaude zioten bertan; eredugarriak izan ziren eta dira.

.

* Zortzi solidarioak Iruñeko kartzelan, ekintza egin eta biharamunean.

Itoiz gelditu zuen ekintza zuzena