Larraskitun iruzurra birziklatzaileei

Praktika: egurra batetik, beste ia edozer bestetikBilboko udalak Larraskitun duen Garbiguneak hondakin sailkatu birziklagarriak nahasian batzen ditu edukiontzi batean.Teorian egin beharko lukenaren guztiz kontrakoa egiten dihardu eta, hortaz, birziklatzaileoi eta hiritarroi orohar iruzur egiten digu. Iruzur salagarri eta iraingarria.

Egurra, obretako hondakinak, telebistak, pilak eta sofak. Hori, itxura batean behintzat, sailkatuta batzen du. Beste edozer eramanez gero (arropa edo zapata zaharrak, lapikoak, burnizko edo plastikozko altzari edo jostailuak, etabar), guzti guztia edukiontzi berberera botatzeko agintzen dizu bertako morroiak. Zer daramazun begiratu ere egin gabe: hondakin zirenak, nahasian, zabor bihurtzeraino. Ondoren, zabortegira eramaten omen dira.

Zertarako nahi dugu horrelako “Garbigune” bat, zinez “Zikingune” bat baino ez bada?
Praktika hori salatu eta argazkiak ateratzeagatik, epelak entzun behar izatea bat da. Baina udalak iruzur hori amaitu beharko luke. Sarreran bertan jarria duten kartela gezur eta iruzur bihurtzen du Larraskituko jardunak.

Nola salatu liteke hau? Noren ardura da?

 

Bilboko Udalak Larraskitun duen “Garbigunea”

Zer duzu buruan “Larraskitun iruzurra birziklatzaileei”-ri buruz

  • Azalpenak jaso ditut Bilboko Udalarengandik, jarritako kexaren harira.
    Hasera batean, kexa jarri eta hilabetera, e-postaz, zabor bilketaren teoria zein den agertu zidaten, gaztelera hutsean. Gai mota ezberdinak batzen direla, sailkatuta eta abar. “resto” deitzen duten soberakin bat badela aitortuz, etabar.

    zuzeu.com-eko esteka eta argazkiak bidali nizkien atoan, erantzun gisa, teoriatik praktikara dagoen aldea salatuz.

    hurrengo egunerako, aldiz, telefono dei bat jaso dut, euskaraz, Larraskituren muga fisikoen berri emanez, Aldundiko garbiguneekiko zaharkitu eta mugatuagoa dela aitortuz eta, bide batez, BilbaoGarbiko hiru langileetako baten zabarkeriagatik barkamena eskatuz.

    errealitatea ez da perfektua. baina hobetu liteke, beti ere, borondatea badago. eskerrikasko bilboko udalari azalpenengatik. badago lana hondakinen bilketa hobetzeko, herritarren inplikazioa ere handituz, noski.