Iruña-Veleiako 8 egia

Iruña-Veleia sekulako aurkikuntza da, erromatar garaiko eta aurreko euskal aztarnategi gorena. Iruña-Veleia aferak, ordea, gainerakoa ezkutatu du. Badirudi dena dela iruzur, gezur, edo gutxienez, misterio. Jarraian dituzu egia batzuk, zortzi egia Iruña-Veleiari buruz.

Abenduaren 5ean Iruña-Veleiako Misterioak dokumentalak sortu duen jakinmin gosea asetzeko, jarraian, Iruña-Veleiako zortzi egia (onartu):

  • Lehen erreferentzia historiografikoa XVI. mendekoa da, Diego de Salvatierraren eskuizkribuan jasoa.
  • 1.500 urteko historiaren lekukotzak biltzen dira aztarnategian, kristo aurreko milurtetik  -Brontze garaitik- V. mende ingurura arte.
  • II. mendea izan zen herriaren zabalkunde eta oparotasun handieneko unea, 80 hektarea okupatzen zituen.
  • III. mendean 1.200 metro luzeko harresia eraikitzen hasi ziren; 9 metro luze eta 5 zabal zituen, bataz beste.
  • XIV. mendean Maltako Ordenaren prioratoa zegoen bertan.
  • Ab Asturica Burdigalam erromatar galtzadaren bidean kokatzen zen Beleia.
  • Emakumezko irudi baten marmolezko estatua aurkitu zuten 1845 urtean.
  • Lehenbiziko ikerketak Florencio Janer-ek egin zituen XIX. mendean.

Iruña-Veleian egindako aurkikuntzetako asko Gasteizko BiBat arkeologia museoan daude.

Informazio interesgarri gehiago Argian Nagore Irazustabarrenak eginiko “Iruña-Veleiak merezi du” erreportajean.

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra