Irakasle kazetari?

maixtrakazetari3Nork bere jardunaz gogoeta egitea arrunta izaten da. Gurean behintzat -irakaskuntzan- askotan egiten da. Lau haizetara zabaldu gabe ere, maiz hitz egiten dugu hezitzaileok heziketaz. Baina, galdera hori maila desberdinetan egin daiteke. Adibidez, egin dudana txukun egin ote dudan galdetu diezaioket nire buruari, besterik gabe: ongi eman dut gaur eskola? ongi adierazi diet esan nahi nuena? ikasleek arretaz lan egitea lortu dut? giro ona izan dugu?

Ondo da, baina horrekin ez da auzitan jartzen ematen ari garen heziketaren egokitasuna. Eta iruditzen zait gauza bera gertatzen dela kazetaritzan ere: ongi egin dut gaur programa? ongi adierazi diet esan nahi nuena? entzuleen (irakurleen) arreta jaso dut? audientzia lortu dut? entretenitu dira? Ez dut esango ondo ez dagoenik. Lana txukun egitea lehenengo urratsa da. Horretarako gara-eta profesional onak.

Baina nago, irakasle izan edo kazetari, soilik horretan geratzen garenean iruzurra egiten diogula gizarteari. Horregatik begien aurrean dudana ikusteko etengabeko ahalegina eginez idatziko dut “neure kasa” honetan.

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz