Irailetik aurrera eskuratu ahal izango da biharamuneko pilula errezetarik gabe farmazietan

pilula, by rottenclementine, Flickr
pilula, by rottenclementine, Flickr

Farmazien Elkarte Orokorrarekin elkarlanean ari da osasun ministerioa, pilularen kontsumitzaileei helarazteko protokolo bat eratu asmoz. Farmazialariek emakumeei zein informazio eta datu eman behar dizkien zehazten ari dira, beraz.

PP eta CIU-ren zuzenketek ez zuten balio izan neurria sozialistek proposatu bezala ez burutzeko. Horiek errezetarekin soilik banatzen jarraitzea eskatzen baitzuten.

Lege berriaren helburua nahigabeko haurdunaldiak eta abortuak gutxitzea da. Baina gizarteko sektore atzerakoienek ez dute neurri berriaren xedea ulertzen, antza, eta emakume gazteek antisorgailu gisan erabiliko dutela diote behin eta berriz. Apezpikuen batzarrak, adibidez, pilula bidezko abortua krimena dela dio. Jimenezek argi utzi nahi izan zuen iragan maiatzean, biharamuneko pilula ez dela antisorgailu bat, emergentziazko neurri bat baizik.

Helburua, emakumeek, pilula hau gainontzeko metodoek huts egiten duenerako baizik ez dela ulertaraztea da. Bitartean Familiaren Foroak haserre bizian, biharamuneko pilula abortibo bat dela dio.

Ez dira neurriaren aurka jarri diren bakarrak, beste hainbat elkarte eskuindar eta katolikoek farmazialariei dei egin die neurri hau aplikatzeari ezezkoa emateko. Antisorgailuak saltzen ez dituzten farmazia horietan halakorik ez dute saldu nahiko, baina, Bibiana Aido berdintasun ministroaren hitzetan, legea betetzera behartuta daude horiek ere.

2001ean onartu zuen espainiako legediak pilula hauek saltzea. Orain arte errezeta bidez egin da, erkidego batzuetan finantzatuta dago eta besteetan ez. Osasun ministerioak pilula eskuratzea erraztu nahi die emakumeei, metodo alternatiboetara jo behar ez izateko.  Emakumeari zer egin nahi duen erabakitzeko askatasuna izateko aurrerapausua da honako neurria.