Iparra-Hegoa 2017. Mugen gainetik Euskal Herria

Iparra-Hegoa 2017

Zerk bereizten gaitu, ipar eta hego?
Zerk batzen gaitu, ipar eta hego?
Iparra-Hegoa 2017
johancladheart.com

XXII. Iparra-Hegoa izango da aurtengoa, “Muga gainetik Euskal Herria lelopean”. 

Antolakuntza Segurako Elorri Elkarteko partaideak eta Ipar Euskal Herriko hainbat kidek osatzen dute, eta urtero herri ezberdinetako lagunek egiten duten ekarpen eta lanari esker da posible ekitaldi hau. Euskal Herri osoko kultura, hizkuntza, arazoak, ondasunak eta ohiturak ezagutzeko eta trukatzeko aukera paregabea da Iparra-Hegoa astea. Antolatzaileen arabera urtez urte ekitaldi hau geroz eta ezagunagoa egiten ari da, eta ondoioz, erantzun hobea eta jendetsuagoa jasotzen ari da. Zerorrek ere Segurara (Gipuzkoa) hurbiltzeko aukera daukazu datorren aste osoan zehar.

Ekimena apur bat hobeto kokatzeko errepasa azkar bat emango diogu pasa den urteko asteari. Orduan erabakitze eskubideak eta Kataluniak izan zuten zentraltasuna, eta aste osoko ekimenak hortik jo zuten.

Kataluniako independentzia prozesuari buruz Joan Tardà, Victor Terradellas eta David Fernandez tertulian aritu ziren, eta Martxelo Otamendi moderatzaile lanetan jardun zen. Hemen duzue hitzaldiko bideoa ikusgai:

Katalunia izpide zeukan bigarren hitzaldian ANCko Liz Castro eta Sumateko Jose María Clavero eta Joan Solé tertulian aritu ziren Kristina Berasain kazetariaren gidaritzapean. Hemen duzue hitzaldiko bideoa ikusgai:

Euskal alderdi eta eragileak Kataluniari buruz jarri zituzten hizketan. EAJ, Sortu eta EH Bai alderdietako ordezkariekin eta Gure Esku Dago gizarte eragileko ordezkariarekin eman zitzaion amaiera iazko Iparra-Hegoako hitzaldi sortari. Azken mahainguru honetan, Enekoitz Telleria BERRIAko kazetaria aritu zen gidari eta EAJ-ko Luke Uribe-Etxeberria, Sortuko Pernando Barrena, EH Bai-ko Iker Elizalde eta Gure Esku Dagoko Angel Oiarbide hizlari. Hemen duzue hitzaldiko bideoa ikusgai:

Iparra-Hegoa ekimena berak apurtzen ditu ezarri dizkiguten mugak, baina pausu bat gehiago eman eta muga horrek sortu dituen arrakalen inguruan arituko dira, martxoaren 27tik apirila 2ra bitarte.

Iparra-Hegoa 2017

Iparra-Hegoa 2017

Iparra-Hegoa 2017

Iparra-Hegoa 2017

Iparra-Hegoa 2017

Hurbiltzerik ez bazenu, lasai; hurrengo astean zehar Seguran plazaratuko diren iritzi eta hausnarketen berri emango dugu ZuZeun. Dena den, ekimenaren aspaldiko jarraitzaile sutsu gisa, ahal izanez gero inguratzeko gomendioa egingo dut plazatxo honetatik. Izan astean zehar hitzaldiekin janzteko, edota asteburuko giro paregabean biluzteko.

Segurak ondo hartuko zaitu.

Iparra-Hegoa 2017

Iparra-Hegoa 2017

Mairua naiz behelaino artean. ZUZEUko erredakzio kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Estellerria.

2 pentsamendu “Iparra-Hegoa 2017. Mugen gainetik Euskal Herria”-ri buruz

  • Ganbaratxotik 2017-03-25 12:26

    Ekimen zoragarria. Nahiago nuke herri gehiagotan (sikeran eskualde bakoitzean bana) bide berean jarraiko balitz. Batez ere hegoaldekook eskertuko genuke….premia ederrean gaude. EGITEN DUGUNA GARA.

  • Andde Saint-Marie Frantziako Alderdi Sozialistaren aldekoa, espainiar eta frantziar instituzioetako hautetsiak,…?
    Hori bai, taloak eta Euskal Herriko ardoen dastaketa oso ongi.