Interneten kuxkuxeatuz (IV): ‘Navarra, las cuatro estaciones’

Interneten kuxkuxeatuz (IV): ‘Navarra, las cuatro estaciones’ –

Interneten kuxkuxeatuz (IV): 'Navarra, las cuatro estaciones'

Urdiainen urtea hasi bezain laster gazte koadrilek lehengo ura jasotzen dute eta herriko hainbat karguengana jotzen dute proba dezaten. Pakito Ganbelairen bidez ohitura bitxi honen berri eduki nuen ZuZeun eta informazio gehiago bildu nahian, Patxi Mendibururen estekan sartu nintzen, non gaur aurkezten dizuedan dokumental sorta deskubritu nuen: Navarra, las cuatro estaciones (1971). Caro Baroja anaiek, Píok eta Juliok, egin duten ikus-entzunezko lan etnografikoa da hau, zeina, duda izpirik gabe, altxor bat den. Izenak iragarri bezala, urtaroetan bananduta dago dokumental sorta eta urtaro bakoitzeko ohiturak ekartzen dizkigute Caro Baroja anaiek, euren protagonistek kontatuta. Lehen atala negukoa da, gozatu:

Apirilean gaudenez, eta sorta hau hilabetean behin idazten saiatzen naizenez, hona udaberriko atala:

Benga! Ez duzue zertan udara edo udagoienera itxaron behar falta diren bi urtaroak ikusteko:

Uda: https://www.youtube.com/watch?v=MgHoF5sVxR0

Udagoiena: https://www.youtube.com/watch?v=vAbnyXGhMvY

Gozatu benetan! Halako altxorrak ez baitira egunero aurkitzen!

Interneten kuxkuxeatuz (IV): ‘Navarra, las cuatro estaciones’
#CaroBaroja, #InternetenKuxkuxeatuz, Kultura, nafarroa
Jon Intxaurraga

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude