Infiltrazio bat idatzi da

Apirilaren 27ko zenbakian argitaratu zuen La Lettre de l´Expansion aldizkariak. Berri konfidentzialekin lan egiten duen agerkari honek, PSOEk, CNIren bidez, herrialde historikoan bigarren indarra den Nafarroa Bai koalizioan infiltratzeko aukera aurrikusi zuela esaten zen.

Euskal Herriko hedabideetan berandu eta zeharka izan zuen oihartzuna agerkari frantsesak aurreratutakoak: Noticias taldeko egunkariek argitaratu zuten lehenengoz, eta Espainiako hainbat hedabide eta zabalguneetara ere heldu zen arren, hainbat egunkarik ez zioten lekurik egin.

Konfidentzial frantsesak aurreratutakoa, Aralar alderdiko bozeramale den Txentxo Jimenezek berretsi zuen. PSOEk aldiz, salaketa ezeztatu, eta aldizkariari argitaratutakoa zuzentzeko eskatu zion. Rubalcaba bera ere konfidentzial frantsesaren informazioa ukatzera atera zen. Nabaik ez zuen Rubalcabaren bertsioa sinetsi ordea.

Guztia bere horretan geratuko zela uste genuenean, espioitza eta infiltrazio kasu honen oraingoz azken kapitulua atzo eman zen, Aralarrek, Zizur Nagusiko zinegotzi izandako Arantza Arenzanari bere zinegotzi akta itzultzeko eskatu zionean. Aralarren susmoen arabera, Arenzana eta bere bikotekidea Nabain infiltratu ziren hau desestabilizatu asmoz.

Diotenez baina, Zizur Nagusikoa ez da kasu bakarra.

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Infiltrazio bat idatzi da”-ri buruz

  • Besterik ez esateagatik barregarria da ARALARrek egiten duen salaketa.
    ARALARrek Arenzanari eskatu zion Zizurko zerrendan independiente bezala aurkeztea, hain zuzen ere, honekin NABAI barruan pisua kentzeko beste alderdiei (hau beste tokitan ere egin zutelarik). Horren truke emakume honi onura ekonomiko batzuk eskaini zizkioten (dietak eta bestelakoak kobratuko zituela) eta hori irregularra zenez (PSNk ez zituen trapitxeo horiek babestu) emakumeak dirua kobratu gabe gelditu eta NABAIren disziplina utzi zuen. Honen berri ARALAR berak eman zuen (beste hitzekin kontatua baina), emakumeak taldea utzi zuenean.
    Bestetik, orain ARALAR berak onartu duen moduan, ordurako bazekiten emakume honen bikotea Bosnia egondako mertzenario bat zela (berak naturaltasun osoz kontatzen zuelako gainera). Hala eta guztiz ere pertsona honi utzi zioten beraien batzarrean parte hartzen (mertzenario bat NABAIren Batzarretan!) eta hori jakinik ere Arantxa Arenzanari zinegotzia izatea eskatu zioten.
    Dena NABAIn beraien joku zikina egiteko helburuarekin.
    Hori da ARALARreko buruzagien ohiko jokamoldea eta horren ondorioz jada Nafarroan hainbat pertsona ezagunek egitura utzi dute. Bitxia da, hain zuzen ere, Zabaleta eta enparatuak Herri Batasuna utzi zutenean “politika egiteko beste modu bata” aldarrikatzen zuten.
    Hori da beraien kanpainan aldarrikatzen zuten POLIETIKA!!

  • 1. Independente bezala joateko eskatu bazion, inongo alderditan afiliatu gabe zegoelako izango zen eta horrek beste alderdiei pisua kentzen bazien Aralarri ere bai. Aralarri zegokion lekua independiente bati utzi zion.
    2. Zinegotzi guztiek jasotzen dituzte dietak nik dakidala, hori ez da trapitxeoa, baina emakume horren helburua diru-etekina ateratzea zen, ez zioten utzi eta horregari pasa da UPN-ra
    3. Jakin bazuten nor zen eta zertan zebilen ez zioten aurkezten utziko. Batzarretan partehartzen berriz denek utziko zioten ez soilik Aralarrek.
    4. Aralar izan da independienteen pisua gehiago handitzea defendatu duen bakarra eta NaBai-ko militantearen figura sortzea ere proposatu izan du. Alderdien pisua gutxitzea proposatu zuen eta koalizioaren alde bere alderdi interesen gainetik gehien egin duena izan da nere ustez.
    5. Joku zikina? Bai, Aralar etengabe zikintzen batzu darabiltzaten estrategian, eta batzuk dagoeneko nekatzen hasita gaude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude