Independentziarako bidean

(Herrialde Katalanen) Independentziarako bidean!

Independentziarako bideanIndependentziarako bide-orririk eza; horra euskaldunari azkenaldian askotan entzun deutsagun kexua.

Bide-orri faltan, bidaia dau ondo zehaztua Independentistak sareak, Bartzelonarakoa, biharko Diadan parte hartzeko deia egina dau-eta.

Komunikatua hemen, eta bertako pasarte batzuk hurrengo:

.

“Urte asko daroez Kataluniak eta Euskal Herriak alkarri begira -Independentista sareak dino!-, askatasunerako bidean alkarrengandik ikasi nahian. Horrek bi herrien arteko begirune, alkartasun eta konplizitate sakona sortu dau eta, orain, Katalunia estadu independentea bilakatzeko aukerari aurrez aurre begira jarri danean, inoiz baino arreta handiagoz gagoz katalanei begira”.

“Euskaldunok ondo dakigu, nahiz eta prozesu politiko bakotxak bere ezagugarriak daukazan, katalanen bidetik asko ikasi geinkela guk geuk be geure independentziari begira egin beharko dogun ibilirako”.

“Euskal herritarren artean argia da prozesu katalanagaz bat egiteko nahia eta alkartasuna adierazteko gogoa”.

 

«Katalanak lortzen dabiltzan garaipenak, geureak be badiralako, neurri handi baten»

 

“Irailaren 27an izaera plebiszitarioa daben hauteskundeak burutuko dirala kontutan hartuta, aurtengo Diadak be egundoko garrantzia dau; `VIA LLIURE a la República Catalana´ leloagaz ospatuko dabe”.

“Independentistak sareak irailaren 11an Diadan parte hartzeko deia luzatzen deutse euskal herritarrei. Bartzelonako Meridiana Etorbidean burutuko dan ekimen erraldoian, herritar katalanegaz bat egingo dogu, herrien erabagiteko eskubidea aldarrikatzeko; espainiar Estatuaren jokabide antidemokratiko, ukatzaile eta inposatzailea salatzeko; eta independentziaren aldeko garrasia lau haizetara zabaltzeko”.

Euskal Herritik bertatik Bartzelonara joko daben euskaldunak eta Katalunian bizi diranak alkarregaz Diadan parte hartzeko hitzordua egin dabe Meridiana Etorbideko 65 zatian, euskal tramoan. “Ondo-etorri ekitaldia egingo deuskue Assenblea Nacional Catalanako lagunek hantxe, eta kalejiran joango gara guztiok gero geure kokaguneraino; zanpantzarrak, trikiak, …”. Euskaldunen presentzia igarri daiten, euskal ikurrak (mendiko erropa?), senyerak zapi berdeak eta musika tresnak eroatea be gomendatu dabe.

Ez dakigu zenbat euskaldunek joko daben bihar Kataluniara, baina seguru gagoz gurean gaiak dabilen martxa ikusita, batek baino gehiagok ez dauela bueltako biderik hartuko, Bartzelonan asilo politikoa eskatuta.

EUSKALDUNEN HITZORDUA:

Irailaren 11an, arrastiko 15:00etan Bartzelonako Perran Reyes Plazan
(Av. Meridiana 231, Sant Joan Bosco eleiza ondoan)

3 pentsamendu “Independentziarako bidean”-ri buruz