Imanol Haranburu: nire eskubide guztiak urratu dizkidate

Imanol Haranburu: nire eskubide guztiak urratu dizkidateBerria egunkariak elkarrizketatu du Imanol Haranburu, eta dio gogoa zuela isiltasuna eteteko. Urriaren 9an Nafarroako hizkuntza eskolen buru izateko izendatu eta kendu zutenetik, zurrunbiloaren erdian ikusi du bere burua Haranburuk. ETAkoa izateagatik kartzelan egon izana erabili zuten horretarako arrazoi.

Hemen ere aritu izan gara gaiaz, Santi Leoné eta Hasier Etxeberriaren artikulu banatan.

Orain Haranburuk dio, jakin badakiela Mendoza kontseilariaren azpikoek ezagutzen zutela bere iragana eta orain ez lukeela onartuko kargurik eskubide guztiak urratzen dituen gobernu hain ahularentzat. Irakasle langintzara bildu da ostera ere, gertakizun hauek eta gero.

.

.

Joxerra Senarrek eginiko elkarrizketa osorik aurkituko duzu hemen.

Imanol Haranburu: nire eskubide guztiak urratu dizkidate