Uztailak 13-15: “Lorejana: basolandareak eta gastronomía” ikastaroa

Natura sukalderako erabilgarriak diren produktu eta sustantzietan aberatsa da eta gastronomian erabili ahal izateko beharrezkoa den bakarra ezaguera, trebetasuna eta denbora dira. Hiru egunetako ikastaro honek, inguruko landaredia eta naturak eskaintzen dizkigun basolandare jangarriak eta hauen elikatzeko eta sukaldatzeko ahalmena azalduko dizkigu.

Hedera_helix
Hedera Helix

Astelehenean, Mikel Benito, landarediaren ikasle sutsua, eta Cristina Enea Fundazioko ohiko kolaboratzailea, naturan aurkitu ditzakegun landare hauei buruzko sarrera teorikoa egingo du eta baita sukaldean erabili daitezkeen bertako basolandareen erabilera ere.

Hurrengo egunean, Leire Etxaide, Andoni Luis Aduriz sukaldari ezagunaren laguntzaile estua, sukaldean erabiltzeko landareen teknika eta biltze prozesuari buruzko ikuspegia eskainiko digu. Gure ingurua begiratuz eta behatuz, saskia, elikadurarako erabilgarriak diren eta oso zapore ona duten landarez bete daiteke.

Azkenik, ikastaroa materian jakituna den eta ospe handiko sukaldariarekin, Andoni Luis Aduriz-ekin, amaituko dugu. Mugaritz Jatetxeko Chefak, jende guztiari zuzendutako hitzaldi irekia emango du. Landare eta basolandareak sukaldean erabiltzeko teknika berrienak erakutsiko dizkigu.

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.