Ibañetako balentriak hunkitu gintuen

Ibañeta pastorala
Ibañeta pastorala

Ikusgarria. Batetik, gure biltegian jasotako testua hartu, hautsak kendu eta gaurkotasun handiz taularatu zutelako. Bestetik Nafarroa Behereko antzezleak gurean izan genituelako, lehenbizi antzezten eta gero parrandan, mugarik gabeko hizkuntzan elkarrekin hizketan. Eta zer esanik ez, herri honek egindako bidea berrikasteko aukera eman zigulako, izango garenaz edo izan nahi dugunaz gauzak argitzen laguntzeko intentzioz, barre erraz eta gidoi merkeetatik urrun, ekarpenez beteriko obra osatuz.

Handia Ibañeta antzezlanarekin egin duten balentria!

(Aldude telebistak entsegu garaietan eginiko bideoa, Ander Lipusi elkarrizketarekin batera)

La terre est bleue comme une orange

Zer duzu buruan “Ibañetako balentriak hunkitu gintuen”-ri buruz

  • zinez, ikaragarria… zorionak ibañetan parte hartu duten aktore, teknikari eta bertzelakoei, emaitzak merezi izan du!!
    zenbait hurrengoaren zain gaude iada…
    eskerrik asko beraiei.
    dena den, nahiz Lartzabalen pastoralean oinarritua izan, nik ez nioke pastoral deituko obra honi… formalki behintzat ez delako pastoral.