Hotel txorta eta Txort-Hotela

Hotel txorta eta TXORT-­HOTELa –

Hotel txorta eta Txort-Hotela

A San Sebastian hay que dejarle” esango luke gure Pepitak. Izan ere, Donostia hiria, izugarria iruditzen zait, benetan ederra: Konstituzio plaza, Boulebarra, Kursaal ingurua, Zurriola ondartza, Kontxa pasaelekua, pasealeku Berria, Miramar jauregia, Oteiza eta Chillidaren arte lanak, eta abar. Ez da erraza politagorik aurkitzen munduan.

Turismo datuen arabera ere, badirudi arrakasta dexentea hartzen ari dela kanpotarren artean, gero eta bisitari kopuru handiagoarekin eta gorantzako bidean. Asunto honen onurararen inguruan badira iritzi desberdinak –esate baterako, behin entzun nion Martxelori, berak turista kataluniarrekin nahikotzat zuela (afinidade ideologiko batek bultzatuta omen zetozten gainera), eta besterik ez genuela behar-­ eta, akaso, beste baten gerturatuko gaitezke bere eztabaidara.

Ekonomia kolaboratiboan murgildutako apartamentuak ere ehundaka sortu dira; Hotelak ere han eta hemen, txorta ederra. Lehen eliza ederrak zirenak ere –ederrak bai baina hutsak, dirudienez-­ orain hotel zahar berritzen ari dira.

Gauzak horrela, oraintsu, atsalde baten, kotxea gidatzen nuen bitartean, Gaztea irratian entzun nuen hotel berri baten proiektu baten berri. Amara auzoan omen doa kokapena, lehen polizia nazionalaren kuartela izandako eraikuntza zahar berritutako baten. 100 logelakoa eta gay jendearentzat zuzendua. Horrela dago mundua, irakurle. Aldaketa ez da makala. Irrati programako aurkezleak kontatu zuenez, Gayfrenly hitza oso zaharkitua omen dago jada, eta hemendik aurrera Heterofrenly izango dela coolagoa eta ohikoagoa, gay gai honen eboluzioaren arabera.

Komentatu izan dut han eta hemen notizia eta, egia esan, ez du nire inguruan harrera onik izan: –que chorrada –pa qué– berdintasuna ez dute eskatzen ba? -ez diot ikusten zentzurik , eta horrelakoak.

Mamia, funtsa, eustazpia, Gazteako aurkezleak argitu zuen. Orain arte hoteletan ikusi izan ditugu –nik sekula ez dut erabili- gorri koloreko txarteltxo batzuk, Dont Distub jartzen dutenak, ateko kanpokaldeko mahatilan jartzen direnak inork molesta ez gaitzan arrazoi bat edo bestea dela medio. Ba, irakurle, hotel berri honetan, urdin koloreko Disturb please jartzen dutenak –ere- egongo omen dira arrazoi bat edo bestea dela medio. Akaso gorriak mantentzea ere komenigarri izango da. Atera zeuk kontuak.

Auskalo ba nolako giza-­trafikoa egongo omen den pasillo, eskailera eta igogailuetan, karteltxo urdinen bila (kolore urdinarena nire ideia da, oraindik ez dakit ziur, arroxa akaso), Gazteako aurkezlearen esanetan.

Berak ere, grazia puntu batekin, garbi utzi zituen bere asmoak:

Ni ere, Donostiarra izan arren, Amarara oporretara!!

Eta bukatzean, gai honen inguruan etorri zait burutazio bat burura, askotan daramatena bera erantzun zehatzik gabe, gizakideon zoriontasuna, non aurkitu daitekeen errazago, gizabanakoen eguneroko askatazunez hartutako mikroerabakietan edo balizko berdintasunezko egitasmo kolektiboetan. Burutazio edo iritzi honen erantzunaren inguruan kokatzen bait da ideologia denen ardatza.

Baina hau bai dela asunto sakona, iritzi desberdinak izango ditu irakurlegoak, eta akaso beste baten gerturatuko gara eztabaidara.

Hotel txorta eta Txort-Hotela