Hordago handira

mus, by rahego, Flickr
mus, by rahego, Flickr

Debekatutako ekitaldien inguruan, ospatuko balira, ETAko presoen aldeko omenaldi garbia liratekeela esan du autoan. Hori horrela “terrorismoaren justifikazio publikoa” litzateke eta “biktimen eta euren familiako kideenganako mespretxua eta iraina”.

Epailearen aburuz ekitaldiak antzuak diruditen arren, horien helburu bakarra ETAko presoen ekintzak goraipatzea da. Presoen argazkien aferaren uda izan da honakoa baina badirudi haratago joateko prest dagoela Espainiar estatuko justizia. Eurek “ekitaldi normalizatuak” deiturikoen aurkako gurutzadaren aurrean ote gaude?

Berriz ere “terrorismoa goratzearen arriskua” aitzaki hartuta debekua ezarri nahi dute. Ikusi beharko zer nolako kartak dituzten eskuan…

Eutsi

Euskal preso politikoen aldeko manifestaldia deitu du arraunlari talde batek Kontxako estropaden egun handirako. Hilaren 13an Donostan bilduko den jendetza presoen alde manifestatzea espero dute. Arraunlariak izanik arrauna dute pasio, baina “gure herrian gertatzen diren bidegabekeriek” larritzen dituztela diote. Kirolariak izaki gizarte eragileak dira eta gizartean duten ahotsa baliatu dute presoen alde egiteko. Hauek eutsi diote hordagoari.

Ez ote da jokoa zoriaren esku egongo?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Hordago handira”-ri buruz

  • Lukas Mateo 2009-09-04 09:12

    Kontua da zein mekanismo dagoen (baldin inon bada), estatuaren erokeria gerarazteko.