“Hondatu gabe bizi” Pello Irazuren erakusketa KMn

Noli me tangere, (la desconfianza), 2009
Noli me tangere, (la desconfianza), 2009

Hondatu gabe bizi. Horra Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusketa aretoak antolatu duen Pello Irazuren artelanen erakusketa, artistak KMn egiten duen lehen bakarkakoa.

2005ez gero egindako lanaren zati bat eta areto honetarako berariaz sortutako pieza berriak biltzen ditu.
Eskultura konstruktiboen eta marrazkien ondoan, espazio fotografikoak, pintura erantsi zaien argazkiak eta brontze eta aluminio urtuz egindako eskulturak daude ikusgai.

Pello Irazu (Andoain 1963) 1980ko hamarkadaren lehen urteetan abiatu zen artearen bideetan, minimalismoaren eta eskultura postminimalistaren lorratzean. Gero, Oteiza eta Beuys artistekin elkarrizketan, eraikuntza izaera nabarmena hartuz joan ziren haren lanak.

La fabrica, 2005
La fabrica, 2005

Hamarkada horretako lanen ezaugarri dira, batez ere, eskulturan burdinaren eta beste material batzuen erabilera berezia, espazioaren erabilpen bitxi bat, eta kolorearen erabilpenaren bitartez diziplina batetik bestera (pintura,eskultura,marrazkia) igarotzeko aukera ematen dion aparteko poetika bat. 1989an Londresen bizi izan zen Riverside Studios zentrorako erakusketa bat zela eta, eta 1990ean Veneziako Bienaleko Apertonparte hartzeko hautatu zuten. Urte horretan New Yorkera joan zen, eta zortzi urtean bizi izan zen bertan.

Hiri horretan hasi zen brikolajeko material industrialetatik abiatuta eraikuntzetan oinarritutako lanak egiten eta, bide horretan, poliki-poliki gero eta lan konplexuagoak egiten, irudiaren problematikaz gehiago jabetu ahala. 1994an Real World erakusketa egin zuen Santanderko ontziralekuko jauregitxoan eta 1998an X-51 The wound, New Yorkeko John Weber galerian egiten zuen laugarren erakusketa.
2003an Gasteizko ARTIUM Museoak gonbidatuta, Zatiak eta lotiak izenburuko erakusketa egin zuen, museoko solairuetako bat hartuz.

Sombra, 2002
Sombra, 2002

1988z gero, aldiro-aldiro egin ditu erakusketak Madrilgo Soledad Lorenzo galerian; azkenekoa 2008ko urrian: Universo de suturas. 2009an Chicagoko The Museum of Contemporary Photography-k antolatutako PhotoDimensional erakusketan parte hartu du. Beste galeria eta erakunde askotan ere erakutsi izan du bere obra, Espainian eta beste herrialde batzuetan, eta irakasten ere aritu da, ikastaroak eta tailerrak ematen, Madrilgo CĂ­rculo de Bellas Artes-en, Artelekun eta Bilboarten.

Erakusketaren izenburua, Hondatu gabe bizi, egunkari gainean egindako marrazki batetik dator, eta bete ezinezko asmo bat aipatzen digu. Kulturaren xedea hondamena saihestea, memoria bizirik gordetzea eta
errealitateari buruzko kontzientzia sortzea den bitartean, sen harraparitzara, indartsuenaren legea ezartzera, bizirautera bultzatzen gaitu.
Artista nahiaren eta errealitatearen artean mugitzen da, eta bere lanean etengabe ageri da asmoen eta errealitate printzipioaren arteko fluxu kontraesankorra. Sortzeko, ezinbestekoa al da hondatzea (beste
zerbait nahiz norbera)? Izenburuak hausnartzeko bidea ematen du.

Proiektu hau prestatzerakoan, KMko erakusketa espazioaren arkitektura berezia gogoan hartu da. Berez areto independenteetan banatuta dagoelarik, areto arteko espazioak (korridoreak) libre utzi eta areto bakoitza indartuz antolatu da ibilbidea. Azken urteotan Pello Irazuren kezka artistiko nagusiak ezagutzera garamatza. Areto bakoitzak kezka kontzeptual jakin batekin lotutako lana biltzen du.

Gipuzkoako Foru Aldundia - Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola