Hiztegia eta irla

Sekula ez dit inork galdetu zer eramango ote nukeen irla bakarti batera, baina, badaezpada, erantzuna prest daukat: hiztegi bat. Bai, helikopterorik edo etxera itzuliko gaituen tramankulurik eraman ezin bada, edota zerbitzariz osatutako kohorte bat ere ezin bada, nik hiztegi eder eta handi bat eramango nuke, iruditzen baitzait hiztegi batean sartzen den hitz bakoitzarekin ipuin edo istorio bat asmatu ezkero, inoiz ez nukeela aspertzeko astirik izango. Erabateko bakardadeak ere ez lidakeela desesperazio handiegirik sortuko, alegia.
“Aba”, “ababor”, “abade”, “Abadiño”… hitzetatik abiatu eta, “zurrumurru”, “zuztar” eta “zuzun” hitzetaraino iritsiko naiz horrela, lehenago norbait ez bazait etortzen bila. Era horretan, eta hiztegiari esker, denbora zertan pasatua baneukake, nahi besteko aukera irudimena dantzan jartzeko. Bai, ez daukat zalantzarik, hiztegi eder bat eramango nuke irla bakarti batera egunen joan-etorri amaigabean ez erotzeko.

(Txatala: Gipuzkoako Gastronomia. 2002.Kutxa.Donostia).

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude